Top 10 de 10

E-mail Imprimir

Moore, A.; Ha, G.; Cannon, Z.
Top 10: The forty-niners + Smax
ECC, 2017

Behar bada serie, liburu zein filmeetan hala spin-offek nola "aurrekoek" / "ondorengoek" gogaitu zaituzte zu ere. Horrek, baina, ez dizu bilduma hau irakurtzen eragotzi behar. Top 10-az ari gara, alajaina!
Edizio honetan hiru atal batu dituzte editoreek.

Alde batetik, Moorek eta Hak Neopolisen jaiotza kontatzen digute. Jada garatua ezagutu dugun hiriaren sorrera, hain zuzen ere; komisaldegia barne. Jatorrizko  istorioaren mailari eusten dio. Are, dena oso logikoa da.

Bigarrenik, jatorrizkoan iragartzen zen gertakizunari eusten diote Moorek eta Cannonek: Smaxek jaioterrira itzuli beharra, alegia. Fantasiaren mundua da hura, baina pottoki erraldoi bihotz beheren esperoan bazaude... Umorea eta parodiaren atzetik ematen duena baina askoz gehiago dago.

Hirugarrena istorio laburra da, 2001ekoa. 40. hamarkadako eta garaikide dugun Neopolisak batzen dituena.

Oraingo honetan ere, hiru ataletan berdin, komikiaren eta kultura popularraren etengabeko aldarria egiten dute autoreek. Hori ere bai. Izan ere, atal guztietan zehar agertzen diren detaileak, marrazkiak, hitz-joku, "handik pasatzen zirenak", eta abar zerrendatuko bagenitu, entziklopedia bat izango genuke.
Hori dena deszifratzen ausartzen denik badago. Adibidez, saiakera hori egiten dute hemen bilduma honen azken istorio laburrerako: Deadfellas-erako (gazteleraz "uno de los muertos").

Top 10 harrigarria da. Benetan top-a. Ez du axola zein ataletaz ari garen. Hala da.

D. Zapirain

 
También on-line
  • Iván Zulueta

    Referencia básica y completa de la creación de un inclasificable artista.

  • Txiki Zabalo

    Una completa recopilación de la obra gráfica de este referente de la crónica gráfica e ilustrador.

  • Pío Baroja

    Guía de lectura sobre el gran autor donostiarra.

  • Antiqva

    Los textos de las intervenciones de las ediciones que se han celebrado de las jornadas sobre la antigüedad.

  • Album
    siglo XIX

    Web que contiene alrededor de 4000 ilustraciones de tema vasco pertenecientes a los fondos de la Diputación Foral de Gipuzkoa, ubicados en distintos centros culturales.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Completa información sobre Alfonso Sastre y Eva Forest.

  • Gabriel Celaya

    Repaso a la vida y a la obra de este genial poeta guipuzcoano, uno de los más comprometidos de la posguerra.

  • Gipuzkoa 1936

    A través de libros, documentos de la época, diarios y otras publicaciones periódicas se muestra la realidad convulsa de un año que transformó Gipuzkoa.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart (1934-1984) fue uno de los poetas vascos más destacados del siglo XX. Escribió numerosos artículos relacionados con el pensamiento vasco.

Cerrar

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.