Clemente Bernad KMKn

Inprimatu
Clemente Bernad argazkilariaren "Morir en sueños" dokumentala proiektatuko da urriaren 24an, arratsaldeko 18.00etan. Dokumentalaren ostean argazkilariak berak hitzaldia emango du.
 
Memoria historikoa berreskuratzeko lanetan diskurtso dokumentalak txertatzea da “Donde habita el recuerdo” (Oroitzapenaren bizilekua) proiektuaren oinarria. Diskurso dokumentalak garatzeak erantzukizun handia hartzea dakar berekin, egintza bakunak ez direlako inola ere, eta are gutxiago bakunak izango dira jendaurrean testuinguru desberdinetan azalduko direnean. Erabaki estetiko, instrumental, sozial eta politiko sail bat hartu beharra dago. Zeren edo noren argazkia atera, non, noiz eta nola egin. Eta erabaki horietako bakoitzak zentzua ematen du eta haren ondorioak ezin aurreikusizkoak dira.