Liburutegia

Interpreteak Nurenbergen 1945-1946

E-posta Inprimatu

Erakusketa

Interpreteak Nurenbergen (1945-1946)

2015ean 70 urte bete ziren Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Nurenbergeko prozesua hasi zenetik. Potentzia aliatuek naziek egindako krimenen arduradun nagusiak epaiketara eraman zituzteneko urteurrena momentu sinbolikoa izan zen eta askotariko hausnarketak eragin zituen.
Izan ere, aro hartan, interpreteek hainbat zailtasuni aurre egin behar izan zieten, hala nola teknikoei, linguistikoei, tematikoei eta psikologikoei. Oro har, interpreteek maiz aintzat hartzen ez den erronka hermeneutiko bat izan zuten aurrez aurre: errealitate baten kontakizunak hizkuntza batetik bestera bihurtu behar izan zituzten, errealitate horretako gizarteko talde osoak –bereziki judutarrak– fisikoki sarraskitzeaz gain, horiek historiaren liburuan zuten arrastoa ere metafisikoki ezabatu ondoren.

Erakusketako komisarioak: Jesús Baigorri Jalón, Concepción Otero Moreno, Críspulo Travieso Rodríguez.

2018ko apirilaren 10etik maiatzaren 11ra
Koldo Mitxelena liburutegiko 1. solairuan
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatak: 08:30-14:00
Igandetan eta jaiegunetan itxita

Kultura Zientifikoaren Espazioak antolatutako erakusketa
Kultur Jardueren Zerbitzua / Salamancako Unibertsitatea
Itzulpengintzako eta Dokumentazioko Fakultatearekin lankidetzan

 

Mahai-ingurua

Interpretazioa justizia auzitegietan

2018ko apirilaren 11n, 19:00etan.
Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan.

Jesús Baigorri, Alfaqueque ikerketa taldea, Salamancako Unibertsitatea, eta erakusketaren komisarioa; Gemma Varona, EHUko biktimologiako irakaslea; Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiko presidentea; Lurdes Auzmendi, EHUko interpretazio irakaslea.

Hizpide izango dute, besteak beste, zer nolako egoera bizi duten gaur egun interpreteek Espainiako justizia auzitegietan, eta zenbaterainoko garrantzia duen biktimentzat auzitegietan prozesuan alde interesdun guztiek –biktimek barne– azaldutakoa zehaztasunez eta zorroztasunez helarazteko gai diren pertsonak izateak.

Orobat aipagai izango dute Nurenbergen baliatu zen aldibereko interpretazioak zer nolako garrantzia izan zuen interpreteei dagozkien lau alderditan, hala nola diskurtsoaren analisia, kontu etikoak, aurrerapen teknikoak eta interpreteen soziologiari lotutako zenbait adibide. Beraz, interpreteen jardunari begiratuko diote, eta gaurkotasuna emango diote justizia administrazioaren barruan oraindik ere konpondu gabe dagoen arlo bati.

 

 

 

TINTADUN MUSIKA. Euskal argitalpen musikalen irudi eta estetika 1850tik 2016ra

E-posta Inprimatu

Euskal Herriko argitalpen musikala, industria bilakaerari lotua dago. XVIII. Mendean inprenta musikal finkatzeko saiakerak egon baziren ere, hau ez zen gertatuko XIX. mende erdirarte, non editatutako lehenengo lagin musikalak aurkitzen ditugun. Estetika, gure idiosinkrasiari fidel, apaindura gutxikoa da orokorrean, orla eta grafiari mugatua dagoelarik. Salbuespenak kenduta, Belle Epoque deritzon garaia arte itxaron behar dugu, orduan zeuden autore-azal artistikoen moda aurkitzeko. Azal hauek, garai hartako gustu estetiko ederra gaineratzen zieten partiturei. 150 urtetan zehar, hogeita hamar bat musika partiturek islatzen dute beraz, azalen inguruan sortu zen gustu aldaketa. “Tintadun musika” bezala izendatu duguna.

Ion BagüesEresbil

 

 2016ko abenduaren 1etik 30era

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:  08:30 - 20:30
                     Larunbatak: 08:30 - 14:00   

Tokia: Liburutegiko 1. solairua

 

San Juan Bautista, sarna fuera, onak barrena, txarrak kanpora!

E-posta Inprimatu

 

Montauk-Martutene

E-posta Inprimatu

1974. urtean, 63 urte zituenean, Max Frisch idazle suitzarrak asteburu bat pasa zuen gazte batekin Montauken (Long Island). Urte bat beranduago Montauk argitaratu zuen, nobela autobiografikoa, non estilo hotz baina zintzo eta hunkigarri batekin Frischek disekzionatzen baitzituen bere bizitzan zehar izandako harreman sentimentalak, eta hausnarketa sakona egiten zuen emakumeak ulertzeko egindako saiakera frustratuen inguruan, gaiak beti nahigabez eta atsekabez bete baitzuen.

2012. urtean Ramon Saizarbitoriak Martutene argitaratu du. Jon Kortazarrek idatzi duenez,  Montauk nobelak Martutenen pertsonaia baten kategoria hartzen du. Montauken Max Frisch Lynn gaztearekin bizitutako esperientziarekin hasten zen; Martutene, berriz, maitemintzeaz ari zaigu, sexu-grinaz, gizon eta emakumeen arteko harremanez, eta, hemen ere, gizonezko heldu bat ageri da, eta beste Lynn gazte bat iristean, haren bizitza asaldatua geratzen da –gainontzeko pertsonaiena bezala.

Baina Saizarbitoriak Montauk nobelarengatik duen interesa argumentutik harago doa. Idazleak esan du: Montauk irakurri nuenean geratu zitzaidan aldartearekin jarraitu nahi nuen. Montauk Martuteneren zati bat da, bertako pertsonaiek nobela irakurri dute, eta beren bizitzan barneratuta dituzte egoera horiek. Hori da nobela baten alderdirik onena, beste errealitate bat gehiago bizitzen uzten digula, alegia.

Eta beste errealitate bat bizitzeaz ari garela, hona hemen aukera ederra. KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian honako nobelak zure eskura, goza ditzazun: Martutene (Erein 2012), Montauk (2006an Laetolik editatua eta Fernando Aramburuk itzulia) eta Frischen eta Saizarbitoriaren gainontzeko lanak.

 

 

100 años de Gabriel Celaya en la Biblioteca de KMk

E-posta Inprimatu
There are no translations available.

 El 18 de marzo de 1911 nace en Hernani Rafael Gabriel Mugica Celaya, Gabriel Celaya para la historia de la literatura. El “poeta comprometido” funda en 1947 en San Sebastián la colección de poesía Norte junto a Amparitxu Gastón, su fiel compañera hasta el fin de sus días. Recibe en 1956 el Premio de la Crítica por “De claro en claro” y en 1986 el Nacional de las Letras Españolas

En 1989 la Diputación de Gipuzkoa se hizo con su biblioteca. Cuenta en su fondo impreso con aproximadamente 7.500 monografías (con muchas primeras ediciones y dedicatorias autógrafas de los principales escritores de su época) y unas 50 publicaciones periódicas. Las publicaciones pertenecen en su mayoría al siglo XX y, en cuanto a su distribución temática, está claramente centrada en las humanidades, ocupando la literatura el primer lugar y siguiéndole en importancia materias como filosofía, arte, sociología.

Además del castellano, el idioma más habitual, y del francés, hay documentos en inglés, italiano, portugués y otros más alejados, como el sueco o el húngaro.

El fondo manuscrito que Gabriel Celaya fue elaborando, recogiendo y guardando durante toda su vida, es material de primera mano para el estudio de la vida y obra del autor, pero además, puede decirse que constituye una referencia para el estudio de parte importante de la literatura vasca y española del siglo XX.

Compañeros y compañeras de cuya relación tenemos constancia epistolar fueron, entre una lista interminable, por ejemplo Alberti, Aleixandre, Aresti, Barral, Caballero Bonald, Carmen Conde, Cela, Mª Teresa León, Gloria Fuertes, Guillén, Oteiza y un largo etc.

Testimonio de una faceta artística de Gabriel Celaya poco conocida pero de indudable interés, son sus dibujos, de los años 30, además de óleos, ceras y gouaches fechados y firmados por el autor durante su estancia en la Residencia de Estudiantes de Madrid.

También en 1989 el Ayuntamiento de San Sebastián le concedió el Tambor de Oro.

Al cumplirse 100 años de su nacimiento Koldo Mitxelena Kulturunea le recordará con unas Jornadas en el Salón de Actos del 14 al 21 de marzo. A partir del viernes 11 su obra estará en el expositor de efemérides para quien desee conocer mejor al insigne poeta.

 

 

 

 
Artikulu gehiago...


1/2 orrialdea
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.