San Sebastián. Ville de la paix

E-posta Inprimatu

Mundu gerrak: atzoko kontua?

Nazioen Ligak 1919tik 1936ra bitartean indargabetu nahi izan zuen pozoi hura, egiaz, askozaz ere lehenagokoa da. Hirurehun urte aurretik,1618an, hiru hamarkada luzez Europa odolustu zuen gerra bat hasi zen. Arrazoia? Erlijioa. Katolikoak erreformatu edo protestanteen kontra. Interes erlijioso horien pean, ordea, anbizio materialagoak zeuden ezkutaturik. Garbi geratuko da hori 1648an, Westfaliako Bakea sinatu eta Europako estatu-nazioen sistema osatzen denean. Bakeak, baina, gutxi iraungo du.Eredu hark are eraso gehiago eskatzen zuen, akordioaren berarentasunak zirela medio. Erlijioa ez da aitzakia izango, ezpada estatu bakoitzeko agintarien gosea. Agintariok anbizio horrekin blaituko dituzte beren mendekoak apurka apurka, eta haiei ere badagokiela sartuko diete buruan. XVIII. mende osoan biziko dute giro hori: prozesu motela izanik ere, eraginkorra bezain mortala.

Gipuzkoa eta Donostia ez dira gertaera horietatik kanpo geratuko. Uste zitekeenaren kontra, oso gertuan ibiliko dira haietatik, sistema westfaliarrak sorturiko eta egonkorturiko estatuen arteko muga lurralde den aldetik.

Iraultza eta Napoleon: liskarrak aurrera jarraitzen du.

Hori horrela, iraultzak eta haren oinordekoak Napoleonen inperioak, alegia gerra gehiago sustatuko dituzte XIX.mendearen lehen erdialde osoan, eta 1870era arte ere iraungo dute, bake tirabiratsu bat sortuz. Baina, azkenean, lehertu egingoda bake giro hori, eta batzuek beldurraren beldurrez eta besteek ia gozamenez itxaroten dutena etorriko da: 1914ko abuztuan hasitako Gerra Handia. Gertakari hark lur jota utzi zuen mundua, eta erabateko trauma kulturala eragin zuen Europan eta Estatu Batuetan, halakoxe suntsiketa ekarri baitzuen.

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Zientzia, giza generoaren libratzailetzat hartu izan den hori, suntsiketa masiborako baliatuko dute, eta izate ez deus bihurtuko da gas erasoen, aireko bonbardaketen, tiro bizkorreko kanoien, metrailadoreen, tankeen eta abarren poderioz.

Horrek guztiak inoiz ezagutu gabeko gerra izua sorrarazi zion gizakiari, eta halaxe sortu ziren azkenean hainbat erakunde, Nazioen Liga kasu, zeinak 1920ko Donostian emango baititu, hain justu ere, lehendabiziko urratsak.

AEBko Woodrow Wilson presidenteak sustatuko du Nazioen Liga, Estatu Batuak Gerra Handian inplikatu eta emaitzekin ikaraturik geratu ostean. Eta erakunde horretantxe eztabaidatuko dute hainbat erakunde juridiko sortzeko premiari buruz, halanola Nazioarteko Auzitegia azkenean Hagan ezarriko dutena, mundu osasunaz arduratzeko erakunde gisa. Erabat hautsita ekingo diote, gripe bolada izugarri bat abiarazi zuen gerra baten ostetik. Espainiar abizena izanagatik ere, AEBko soldaduak entrenatzen zituzten kanpamentuetan inkubatu zen, eta soldadu haiexek ekarriko zuten 1918an Europa aldera.

Donostia: I. Mundu Gerratik eta haren suntsitzeko gaitasun beldurgarritik urrun, baina ekintzatik gertu zegoen hiria

Hiriak jarrera neutroa izan zuen Gerra Handian, baina lehiakide nagusietako baten mugatik gertu egoteak Frantzia bertantxe edukitzeak, alegia eta Espainiako gortearen eta eliteko turismoaren jomugaizateak hautagai ezin egokiago bilakatuko dute: 1920ko udan, garai hartan sortu berria zen Nazioen Ligaren VII. Kontseilua hartu zuen hiriko jauregietan, hoteletan eta aisialdiko instalazioetan. Alabaina, hiriaren historia ez zen bereziki lasaigarria;1920ko uztailaren 30ean iritsi zen erakunde hark aldarrikatzen zituen intentzio onetatik oso bestelakoa.

 

 

 

Hain zuzen ere, Donostia  Frantziako hirien tankerako gudu zelaia izan ez bazen ere, Baionara joatea nahikoa zen halakoak ikusteko, agertoki paregabea zen potentzia lehiakideen arteko espioitza gerrarako. Eta gerra horretako protagonista nabarmenak ez ezik, Mata Hari edo Bolo Pachá, konparazio batera, hain ezagunak ez ziren hamaika agente ere etorri ziren aktibo askoak, ospetsuak ez izanagatik ere. Halaber, Gerra Handiaren garaiko Donostia negozio handien agertoki izan zen,eta ondasun itzelak eskuratu zituzten gure hiriko luxuzko hotelen itzalpean. Mendebaldeko frontearen lubakietan bizitako miseria gorriaren antitesia, inondik ere.

Nazioen  Liga, Donostian. 1920ko uda

Donostia: I. Mundu Gerratik eta haren suntsitzeko gaitasun beldurgarritik urrun, baina ekintzatik gertu zegoen hiria. Hiria neutral mantendu da “Gerra Handian”, baina haren aurkari nagusietako baten, Frantzia mugarekiko gertu egoteagatik, eta Espainiako udako gortea eta eliteko turismoaren helmuga izanik, Donostia hautagai ezin hobea bihurtu zen, 1920ko udan, bere jauregietan, hoteletan, olgetarako instalazioetan eta abarretan Nazioen Sozietate sortu berriaren VII. Kontseilua ospatzeko. Hi- riaren historia ez zen izan batere lasaigarria 1920ko  uztailaren 30ean bertara iritsi zenaren gisako asmo oneko erakunde batentzat.

Izan ere, Donostia, Frantziako hirien gisako gudu zelai bat izan gabe, Baionaren kasuan adibidez, oso gertu egon arren, espioien gerraren agerleku pribilegiatua izan da potentzia borrokalarien artean; izan ere, gerra horretako protagonista nabarmenen bizilekua izan da, Mata Harirena edo Bolo Pachárena, esaterako, baita horren ezagunak ez diren dozenaka agenterena ere, horren ezagunak ez baina haiek bezain aktiboak. Era berean, “Gerra Handiko” Donostia negozio handien antzezleku gisa erabili da, hiriko luxuzko hotelen itzalpean aberastasun handiak egin baitituzte. Mendebaldeko fronteko lubakietan bizitutako miseria ankerraren antitesia.

 

Donostian sortzen da, hain zuzen ere, historiako nazioarteko lehen auzitegi iraunkorra. Auzitegi horrek estatuak epaituko ditu, eta horrela, estatuen subiranotasunaren kontzeptu zaharra berrinterpretatuko du. Elementu iraultzaile eta erabakigarria izango da bilatzen den nazioarteko bake berriari eusteko. Donostian forma hartzen hasi zen lehen auzitegi hori Nazioarteko Justiziako Gorte Iraunkor izendatu zuten, Hagan dagoen egungo Nazioarteko Justizia Gortearen aurrekaria izango zena.

Bigarren Mundu Gerra: porrotetik bake garai berri batera

Beste horrenbeste gerraosteko mundua  ere,     gatazkaz   eta  arazoz      josita: Israelgo  Estatuaren  sorrera,  Lord Balfour jaunak, Donostiako bilerako  parte hartzaileetako bat, Lehen Mundu Gerran nahi zuen moduan, izu atomikoaren oreka Gerra Hotzaren garaian, diktadura erregimenen iraunkortasuna Europan, Franco garaiko Espainia kasu eta abar. Baina, hori hala izanda ere 1945 eta 2020 arteko gertaeren bilakaera ez dezakegu definitu erabateko porrotaren historia gisa. Ez zen izan Nazioen Ligaren porrota, ez eta haren ondorengo Nazio Batuen Erakundearen deskalabrua ere. 

Hori horrela,  1946an gerra nuklear baten mehatxua ageri bazen ere, badirudi uxaturik geratu zela 1989an Berlingo Harresia jausi ostean, gertaera horrek, gainera, demokrazia gehiago sortu zituen Europan.1946an tasun faszistako erregimenak ageri ziren kontinente zaharrean, azkenean lur joko zuen Nazioen Ligari 1920an harrera egin zion Espainian, konparazio batera, baina 1989 alderako erabat aldatuko da herrialde horietako egoera: demokraziari berrekingo diote, eta funtsezkoa izango da herrialdeon partaidetza Nazio Batuen Erakundean eta tankerako organismoetan, guztia ere Nazioen Ligak 1920an aldarrikatutako balio haiek berak baliozkotzeko. Azkenean Nazio Batuen Erakundeak hartuko ditu balio horiek guztiak 1946an.

Europako eremuetan ez ezik Europatik kanpokoetan ere gertatuko da hori. Eta Espainiak, Donostiatik bertatik, kasko urdinen kontingente trebatuak bidaliko ditu, zeinek, NBEren eta haren esku hartzeen kontra harturiko ñabardurak eta objekzioak gorabehera, azkenik lortu baitute bazterrak suntsitzen dituzten egoerak saihestea: 1936an hiri hau bera, Espainia eta Nazioen Liga bera suntsitu zituztenen moduko gerrak saihestea, alegia.

Bistan denez, Nazioen Ligak Donostian1920an egindako bilera urrun hartako azken balantzea har dezakegu arrakastatzat gaurko begiekin. Egia da motel eta bide malkartsuetan barrena igaro dela, baina baita arrakastaz ere, behar beharrezkoa dugun perspektiba historikotik erreparatzen baldin badiegu gertaerei.


Erakusketa. Koldo Mitxelena Liburutegia (1. solairua)
2020ko abuztuaren 3tik urriaren 17ra
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatak: 08:30-14:00
Igandetan eta jai egunetan itxita

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.