Udazkeneko poesia KMKn

E-posta Inprimatu

Udazkenarekin batera poesia eta musikari tartea egin dio Koldo Mitxelena Kulturuneak. "Hitza, musika, literatura" zikloak poesia eta musika uztartzen dituen lau emanaldi eskainiko ditu urrian.

Lehenengoa Jon Benitoren eskutik, urriaren 4an. Bulkada bere azken liburuko poemak eta poema berriak errezitatuko ditu poeta zarauztarrak. Hilaren 9an Amaia Lasak hartuko dio erreleboa, eta bere azken poemak eskainiko dizkigu Jose Romero eta Josune Muñozen laguntzarekin. Jon Obesoren testuak izango dira protagonista urriaren 23an, Arantza Kalzada eta Joserra Senperena pianojoloeak eskainiko duten saioan, eta azken, 26an, euskara eta galiziera izango dira protagonista, Ruper Ordorika eta Arkaitz Minerren musikarekin batera. Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray eta Luis Rei-k Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia eta Luigi Anselmiren poemak irakurriko dituzte.

Urriak 4: Jon Benito. Bulkada

Urriak 9: Amaia Lasa, Jose Romero eta Josune Muñoz. Itsasoko izaki

Urriak 23: Arantxa Kalzada eta Joserra Senperena (pianoa). Testuak: Jon Obeso. Fábulas, opiniones e inventos de Bertrand H. Carpentey

Urriak 26: Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray, Luis Rei. Musika: Ruper Ordorika&Arkaiz Miner. Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia. Zazpi poeta/Alén da fronteira

 

 

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.