Abiapuntua, urteko hirugarren erakusketa onena

E-posta Inprimatu

Fiona Tan artista entzutetsuaren Abiapuntua. Point of departure erakusketa 2012 urteko estatu mailako hirugarren erakusketa onena bezala zerrendaratu du Madrilgo El Cultural kultur aldizkariak. KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta Sevillako CAAC-ek (Andaluziako Arte Garaikidearen Zentroa) ekoiztutako erakusketa hau urtarrilaren 26ra arte dago ikusgai KMK-ko erakustaretoan.

Espainia mailan kultur alorrean erreferentziazko den aldizkari honek urteko 10 erakusketa onenak jasotzen ditu, tartean Edward Hopper, Ernst Ludwig Kirchner edo Esther Ferrer donostiarrarenak.

Abiapuntua erakusketarekin KOLDO MITXELENA Kulturunea Reina Sofía Museoa, La Casa Encendida, CaixaForum edo Malagako Picasso Museoaren mailako zentroen gainetik agertzen da zerrenda honetan eta estatu mailan arte garaikidearen alorrean erreferentziazko erakustareto bezala sendotzen da.

Aipagarria da, baita ere, Euskal Herriko beste arte zentro bat, Gasteizko Artium, bosgarren lekuan agertzen dela Esther Ferrer donostiarraren erakusketarekin.

Fiona Tan (Indonesia, 1966) filmaren eta bideoaren alorrean artista garaikide garrantzitsuenetakoa da eta bere lanak oroimena, denbora eta historia ditu ardatz.

‘Abiapuntua’ hiru bideo-instalazio handiren inguruan egituratzen da: A Lapse of Memory (‘Oroimenaren lapsusa’), News from Near Future (‘Etorkizun hurbileko berriak’) eta Thin Cities (‘Hiri diluituak’). Hari nagusia denboran edo espazioan bidaia bat egiteko asmoa da, bidaiari gisa zein migratzaile gisa. Izenburuak dioen bezala lan hauek atzera begiratzearekin dute zerikusia, baina baita etorkizunera begiratzearekin ere.

 

2012ko erakusketa onenen zerrenda:

1.         Nacho Criado. Agentes colaboradores. (Palacio de Velázquez eta Palacio de Cristal / CAAC. Madril/Sevilla).

2.         Hopper. (Museo Thyssen-Bornemisza. Madril)

3.         Fiona Tan. Abiapuntua. (Koldo Mitxelena Kulturunea / CAAC. Donostia/ Sevilla)

4.         El factor grotesco. (Museo Picasso. Malaga)

5.         Las artes de Piranesi. (Caixaforum. Bartzelona / Madril)

6.         Esther Ferrer. En cuatro movimientos. (Artium / Es Baluard / CGAC. Gasteiz / Mallorkako Palma / Santiago Konpostela)

7.         James Coleman. (Museo Reina Sofía. Madril)

8.         Cartografías contemporáneas. (Caixaforum. Bartzelona / Madril)

9.         Louise Bourgeois. HONNI soit QUI mal y pense. (La Casa Encendida / Madrid)

10.       Ernst Ludwig Kirchner. (Fundación Mapfre / Madrid)     

              

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.