Mendekotasuna ardatz, III. Energia Jardunaldietan

E-posta Inprimatu

Urriaren 21ean, 22an eta 23an, III. Energia Jardunaldiak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako KOLDO MITXELENA Kulturunean,Mendekoa izaten jarraitu nahi duzu? izenburupean. Ardatza, beraz, garbia da: energia mendekotasuna. Gipuzkoak energia mendekotasun handia du. Izan ere, gipuzkoarrok kontsumitzen dugun energiaren % 94 kanpoan sortutakoa da. Prezioen gorabeherek, egoera ekonomikoak edo politikoak, enpresa handien interesek… eragin zuzena izan dezakete, beraz, guregan. Gai horretan sakondu nahi dute jardunaldi hauek, eta era berean, alternatibak jarri nahi dira mahai gainean.

Lau saio antolatu dira, guztira: bat goizez eta hiru, arratsaldez.  Astelehen arratsaldean, Oligopoly 2: El imperio eléctrico contra todos filma proiektatuko da. Energia arloko enpresa handiek bestelako eredu bat sustatzea nola oztopatzen duten kontatzen du dokumentalak. Ondoren, Cote Romero ‘Plataforma por un Nuevo Modelo Energético’ erakundeko koordinatzailearekin hitz egiteko aukera izango da.

Ondorengo egunean, Gipuzkoako pobrezia energetikoari buruzko txostena aurkeztuko da eta horrez gain, etxean energia aurrezteko zenbait aholku emango dituzte bi adituk.

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.