Louis-Lucien Bonaparteren eskuizkribuak

E-posta Inprimatu

Bonaparte printzeak (1813-1891), bere biziko garrantzia izan zuen euskararen ikerketa zientifikoanBidaiaria eta europar hizkuntzen ikerlaria, hainbat hizkuntzatan hitz egiten eta idazten zuen, italieraz, frantseseraz, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Izan ere, bere ahalegin handiera euskarari eskaini zion, hala lan kopuruan nola dirutan.

Londresen bizi bazen ere, gure lurraldean bost aldiz bidaiatu zuen, euskarari buruzko tokian bertan ikertzeko, euskaldun  talde baten lankidetzarekin. Horrek ahalbidetu zuen euskalkien mapa ezaguna burutzea, zeinak gaurkotasuna mantendu duen XX. mendea ia bukatu arte eta 1868 urtean euskarak hartzen zuen eremuaren isla den. Horrez gain, ezin ahaztu euskal aditzaren inguruko lanak eta bultzatu eta finantzatu zituen itzulpenak.

Zalantzarik gabe, bidai hauetan zerikusi handia izan zuen Antoine d’Abbadie (1810-1897), aita zuberotar zuen irlandarrak, harekin Oxforden irakasle aritu baitzen. Bien artean, garaiko euskal fondoko liburutegirik onenak osatu zituzten; Abbadierena Parisko Liburutegiko Nazionalean amaitu zen eta honako hau, europar dialektoei buruzkoa, Chicagora bidali zuten.

Bonaparte hil zenean, eskuizkribu bilduma zabala zeukan Londresen, bai bereak, bai lankideenak. Alarguna, euskal jatorrikoa bera, Clemence Richard Grandmontaigne izenekoa eta Zegamako Claudio Otaeguiren koinata, Bonaparteren ezinbesteko laguntzaile bilakatu zen euskarazko testuak zuzentzen eta liburutegia saltzea erabaki zuen. Helburu horrekin Victor Collins bibliografoari katalogo bat egiteko agindu zion eta eginkizun horretan Resurreccion Maria Azkueren laguntza eskuratu zuen euskalkiak bereiztu ahal izateko.

Azkenean, salmenta gauzatu zen 1896 urtean, oraindik kontserbatzen zuen liburutegia H.S. Nichols-i  saldu eta horri 1901 urtean Chicagoko Newberry liburutegiak erosi zion

Baina funtsak Azkue hunkitu zuen eta sikiera eskuizkribuak berreskuratzen saiatu zen; horretarako harremanetan jarri zen orduan Londresen enbaxadore zenarekin, Fermin Lasala Mandasko dukea zenarekin. Hark Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako Aldundien erosteko konpromezua lortu zuen eta 1904 urtean funtsa eskuratu zuten.

Bidezko banaketaren ondoriozko hiru dokumentu sorta egin eta sail bana eskuratu zuten Foru Aldundiek, kontuan izanik eskuizkribuen hizkuntzak eta dialektoak.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian kontsultagai daude Gipuzkoari egotzitako  dokumentuak eta azken hilabete hauetan eskura daude sarean ere euskararen ingurukoak, digitalizatu ondoren.

      

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.