Neighborrek Janne Teller berrirakurtzen

E-posta Inprimatu

Maite Larburu eta Josh Cheatham dira Neighbor taldeko partaideak. Euskalduna da Larburu, eta Ameriketako Estatubatuarra Cheatham, baina Amsterdam hirian egiten dute bat biek. Ura Patrikan izeneko diskoa argitaratu zuen bikoteak 2013an. Tradizio klasikotik salto egin eta gitarra eta ahotsaz baliaturik, kantu pertsonalak egin zituzten. Lehen lana izaki, kantuetan halako naturaltasuna, askatasuna eta nortasuna jasotzeko bikoteak azaltzen duen gaitasuna harrigarri bezain liluragarria da.

Ezer ez, Janne Tellerrena

Hauxe ikasi berri du Pierre Anthonek: “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea”. Eskola utzi eta aranondo batean gora igota oihuka hasten da ikasi duena aldarrikatzen. Bere lagunek erakutsi nahi diote bizitzan badirela gauza garrantzitsuak, eta beraientzat garrantzi handia duten gauzak pilatzen hasten dira  zerrategi abandonatu batean. Garrantziaren bilaketa horretan, helduen miseriak, lotsariak eta inbidiak agertzen dira bata bestearen atzetik haurren ahoetan bada ere. Zerbait galtzen denean bakarrik konturatzen gara garrantzitsua zela guretzat. Baina beranduegi izan ohi da orduan.
Gaur egungo fabula harrigarri bat da Ezer ez. Bertan gure gizartea da ispiluan bere burua erakusten duena. Bere lotsaizunak ageri dira modu beldurgarri batean. Eztiki eta ia xaloki idatzia dago, eta horrela azpimarratu egiten da erakusten duen tragedia. Gazteentzako eta helduentzako irakurketa nahitaezkoa.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.