Iparraldea bertan dantzan

E-posta Inprimatu

Aurtengo Iparraldea Bertan zikloa dantzaren inguruan jardungo da; Soka erakusketa ardatz harturik mintzaldi eta zuzeneko dantza ikuskizunez osatua izango da.

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako Soka erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo aski ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.

Otsailak 4, osteguna

19:30

Soka erakusketaren inaugurazioa

 

Otsailak 11, osteguna

19:30

Euskal Herriko artxiboak munduan gaindi: nola eskura gure oroitmen kolektiboa?

[euskaraz]

Aurkezleak : Jakes Larre eta Maite Deliart (Euskal Kultur Erakundeko kideak)

Soka erakusketa ekoizterakoan konturatu gara Euskal Herriko hainbat gaietaz munduko zinegile edo argazkilarien lan zoragarriak baditugula, bainan altxor horiek askotan barreiatuak direla Euskal Herritik kanpo, nola liburutegi, museo edo berdin familietan.

Gaualdi honetan aurkeztuak izanen dira Soka erakusketako artxibo berezi batzu, bai eta ere Berlingo Museo etnografikotik eta Humboldt Unibertsitatetik bildu 1914-18ko gerlako Euskal presoen artxibo soinudunen eta paperezkoen argibideak.

 

Otsailak 18, osteguna

19:30

Nundik nora?

Jon Iruretagoyena - Maritzuli Konpainia

[euskaraz]

Maritzuli konpainiaren baitan Xiberoko dantzetaz egin ikasketa lan luzearen ondorioz, Jon Iruretagoyena dantzariak ulertu du dantza forma eta genero horren iturrietara joanez, interpretazioa bera aldatuko zuela. Ikusminez eta Pacios beterik, Jonek bide egin du, euskal kulturaren dantza-sortak diren Xiberoko dantzak eta maskaradak bereganatzeko. Mintzaldi honetan, irudi eta argazkiez lagundurik, euskal dantzaren historia sakonki aipatzen dauku.

 

Martxoak 3, osteguna

19:30

Tamburinaren gizartea: Ipar Euskal Herriko ohidura dantzatuen historia sozial baten alde

Hizlaria: Xabier Itçaina, CNRS-Centre Emile Durkheim, Sciences po Bordeaux

[euskaraz]

Ipar Euskal Herrian ohidura dantzatuak aspaldidanik aztertuak izan dira beren eduki etnografiko eta folklorikoarizentzu oneandagokionez. Bide interpretatibo berri batzu irekiak izan dira berrikitan, diziplinen artekoak. Hemen ohidura dantzatuen historio sozial baten beharra nuke azpimarratu nahi.

Ohidurek badute historio bat. Sinboloen iraupenaren gibelean hautemaiten beti aldatuz joan den gizarte bat, bere indar harreman eta harreman sozial konplexuekin. Alde hortatik, Europako bertze hainbat tokitan eremanak izan diren ikerketengandik badugu nun zer ikas.

Hitzaldian adibide zehatzagoak hartuko ditut Lapurdi barnekalde eta Baxenabarre hurbileko ohidura dantzatuen bilakaeran, izan diten ihauteri, kabalkada, toberak, Besta berri edo Eliza-bestak.

 

Otsailak 25, osteguna

19:30

Soka erakusketaren bisita gidatua, Juan Antonio Urbeltz eta Oier Araolazarekin

 

DANTZA EKITALDIAK

KOLDO MITXELENA Kulturunearen aurrean, kalean*

 

Martxoak, 12, larunbata

12:00

Herrikoa dantza ikusgarria, Zarena zarelako konpainiaren eskutik

Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa ikusgarriaren bitartez, hainbat herri eta probintziatan dantzatzen diren fandango eta jotak eginen ditu, hala nola, Asturias, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Bilibia eta Lapurdikoak.

Jantziak 50. hamarkadakoak izanen dira, garaiko giroan publikoa murgiltzeko.

 

Martxoak 19, larunbata

12:00

Leihotik dantza ikusgarria, Bilaka dantzataldearen eskutik

Hamar bat dantzari gaztek emanik, karrikako dantza ikuskizun hau Joseba Sarrionandiaren hitzetan oinarrituriko da, Mikel Laboa, Alos Quartet eta Juan Mari Beltranen musikekin batera.

*Euria eginez gero, DSS2016 egoitzan, Easo kalea

 

Donostia-2016ren egoitzan - Easo kalea, 43

Martxoak 31, osteguna

19:30

Dantza Ganbara, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregik gidatua

Dantza egiteko gonbidapena, nahi duen orok dantza egiteko aukera izango du: jauziak, muxikoak eta beste dantza batzu Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean eta Marian Arregiren musikaz lagunduta.

                                              

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (programa.pdf)programaprograma990 Kb
Descargar este adjunto (soka-gonbita.pdf)gonbitagonbita692 Kb
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.