Jarduera ekonomikoaren jasangarritasuna. 2016 Hitzaldi zikloa

E-posta Inprimatu

Lau hitzaldiz osatutako hitzaldi ziklo bat izango da; EuskalHerriko eta batik bat, Gipuzkoako  jarduera ekonomikoaren jasangarritasuna izango du oinarri –ohiko jarduerarena (baserria) zein industriarena-, batik bat ingurumenarekin lotuta.

Gai hori, gaur egun nazioarte mailan ere  eztabaidagai da, hiru dimentsio dituen krisi egoera zailean murgildurik gauden honetan: ingurumenekoan, gizartekoan eta ekonomikoan. Baina panorama nahasi hori bada, baita ere, aukera ederra erakundeetatik egiten diren politikak modu egokian bideratuz gero, Europaren egonkortasun ekonomikoa hobetzen laguntzeko eta nola ez, lan gehiago sortzen laguntzeko, noiz eta langabezia gora eta gora doan garaian eta, aldi berean, ekologian eutsiezina den aztarna ekologikoa murrizten laguntzeko.

Ingurumen jasangarritasuna eta oparotasun ekonomikoa ez dira, nahiz eta hala dirudien, helburu kontrajarriak. Ikerketa ugarik erakutsi dute ekonomiak “ingurumenean kokatzeak”  azken finean eragin ekonomiko positiboa duela eta klima, energia eta baliabide naturalak landa eremuko, industriako eta zerbitzuetako politikekin uztartzea bideragarria dela eta horren ondorioz, enplegu gehiago sortzeko aukera dagoela eta hartara, jendearentzat, ekonomiarentzat eta ingurumenarentzat etorkizun hobeagoa lortzen lagunduko lukeela.

Hitzaldien egunak: 2016ko martxoaren 29an eta apirilaren 5, 12 eta 26an
Hitzaldien lekua: Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian
Ordua:19:00
Hizkuntza: gaztelania

EGITARAUA

Martxoaren 29a
La sostenibilidad y sus indicadores
IÑIGO LEGORBURU doktorea
Zientza kimikoetan lizentziaduna eta doktorea UPV/EHUn. Kimika Aplikatuko Departamentuko kide da eta bertako idazkaria izan da; horrez gain, dekanorde izan da Zientzia Kimikoetako Fakultatean 1999. urtetik 2008. urtera arte, dekano izendatu zuten arte.  Irakasle eta ikertzaile gisa egindako lana ingurumenarekin eta arriskuen prebentzioarekin lotuta egon da eta parte hartu du Administrazio Publikoak (Hezkuntza Ministerioa, CYTED, CICYT, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia) eta enpresek finantzatutako hainbat proiektu eta kontratutan. Ingurumen Kimikarekin zerikusia duten testu zientifikoak ere argitaratu ditu.

Apirilaren 5a
Multifuncionalidad y sostenibilidad: dos conceptos unidos en el devenir del caserío vasco
JUAN CRUZ ALBERDI doktorea.
Euskal Herriko Unibertsitatea.Geografian eta Historian lizentziaduna Zaragozako Unibertsitatean, eta 1992. urtean Donostia eta Bidasoa eskualdeetako Garapen Agentziako gerente izendatu zuten eta hortik landa garapeneko hainbat programa gidatu zituen. 1999. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia Departamentuko irakaslea da eta 2001. urtean doktoratu zen, euskal baserriaren ikerketan espezializatuz:  ekoizpenaren alderdia, paisajismoarena, gizartearena eta ingurugiroarena aztertuz. Horrez gain, lankidetzan aritu da hainbat esparru zientifiko eta irakaskuntza alorretan, adibidez, Bidasoako muga harremanen ikerketa, Euskal Herriko eskualdearen geografiaren garapen ikerketa eta baita Euskal Herriko turismo ikerketak ere.

Apirilaren 12a
Evolución de la calidad ambiental y sostenibilidad en la zona costera. El caso de la Bahía de Pasaia
VICTORIANO VALENCIA.
Zientzia Kimikoetan lizentziaduna Valladolideko Unibertsitatean. Kimika Analitikoaren irakaslea eta Donostiako Kimika Fakultateko Kutsaduraren Kimika Laborategiko irakasle elkartua. 1985. urteaz geroztik AZTI Tecnaliako Itsas Ikerketako Unitatean ari da, ikerketa proiektu eta lantalde askotan, adituen lan taldetan eta batzar zientifikoetan parte hartuz. Hainbat txosten eta artikulu zientifikoren egilea edo egilekidea da.

Apirilaren 26a
La distribución geográfica de la industria en el País Vasco, ¿es sostenible?
CONCHI TORRES doktorea.
Geografia eta Historian lizentziaduna (Geografia Atala, 1986) Madrilgo Complutense Unibertsitatean.Geografian doktoratu zen unibertsitate berean eta aurkeztu zuen tesia izan zen “Industria eta lurraldea Bizkaian”. UPV-EHUn Giza Geografiaren irakasle titularra da 2000. urteaz geroztik. Ikerketak egin ditu Euskal Herriko industriaren, berrikuntzaren, zoruaren eta ezagutza ekonomiaren gainean.

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.