Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak

E-posta Inprimatu

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloak jarraitzen du

Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Apirilak 25, 19:30 (gaztelaniaz)
Imanol Vitores Casado
Gipuzkoako portuen proiekzioa eta defentsa: boterea, zerga-sistema eta jarduera ekonomikoa Erdi Aroaren amaieran
Imanol Vitores (Donostia, 1986) Historian lizentziatu zen 2008an  Euskal Herriko Unibertsitatean, eta unibertsitate horretako ikertzailea eta irakaslea da gaur egun. Ikerketa-ildo hauek jorratzen ditu, batik bat: Behe Erdi Aroan Kantauri itsasaldean eta Akitania frantsesean zeuzkaten zerga-sistema, instituzio publikoak eta harreman ekonomikoak.
Gipuzkoako kostaldean kokatutako herriguneek, sorreratik bertatik, portuetako jarduera ekonomikoa arautzeko zenbait mekanismo jarri zituzten martxan.Gipuzkoak eta bertako biztanleek paper garrantzitsua izan zuten mugako lehen lerro eta defentsa gisa; izan ere, lurraldearen aberastasuna indartzeko neurri multzo oso bat artikulatu zuten portuak babestuz eta sustatuz.Azken finean, komunitatearen lanak eta konpromisoak baldintzatu zuten agintariek bultzatu zituzten onura fiskal, obra publiko edo legedi protekzionisten eta gisako neurrien garrantzia. Ikusiko dugunez, komunitate hori ez zen beti ados egon edo ez zuen bat egin ordezkarien agindu eta interesekin.     

Maiatzak 23, 19:30 (gaztelaniaz)
David Martin Sanchez
Ijito
herria Gipuzkoan, Aro Modernoan
David Martín Historian doktoratu zen 2016ko ekainean Euskal Herriko Unibertsitatean defendatutako «Ijito herria Euskadin eta Nafarroan (1435-1802)» tesiari esker.Hainbat artikulu idatzi izan ditu aldizkari akademikoetan, eta dibulgaziozko komunikabideetan ere argitaratu izan du.Ijito herria, mikrohistoria eta anarkismoa ditu ikerketa-ildo.
Ijito herria XV. mendetik bizi da Gipuzkoan, behin eta berriro debekatu izan bazaie ere lurralde horretan kokatzea.Ez Odol Garbiketaren Estatutuek, ez tokiko justiziaren errepresioak ez zuten ekidin ijitoak lurraldean errotzea.Nafarroa iparraldeko eta Lapurdiko beste familia batzuekin ahaidetutako zenbait familia kokatu ziren Gipuzkoan eta bertako gizartearen parte bihurtu ziren, beren berezitasun kulturalei eutsiz baina, aldi berean, pixkanaka haien herriko beste latitude geografiko batzuetako kideengandik bereiziz.Inguruko tradizioahizkuntza, musika edo bizimodua– beretzeak ijito herriaren azpitalde etniko bat sortu zuen: ijito herri euskalduna eta, horren baitan, gipuzkoarra.

Ekainak 6, 19:30 (euskaraz)
Juan Madariaga Orbea
1600 eta 1840 Gipuzkoa-ren egoera linguistikoa
Juan Madariaga Unibertsiatate Complutensean, Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Historian doktorea da. Gaur egun UPNA-NUP-eko irakasle titularra da, Bergarako UNED-en irakaskuntzan aritu ondoren. Historia kulturalean aditua, heriotzaren aurreko jarrerak eta euskararen historia soziala ikertu ditu beste gai batzuen artean.
Lehen Gerra Karlista bukatu arte gutxienez, Gipuzkoa izan da lurralde bakarra, non, ia populazio guztiak euskaraz hitz egiten zuen eta gehiengoak gainera beste hizkuntzarik ez zekien. Helburua izango da baserri-populazioen eta hiribilduen arteko elebitasun maila eta izan duen bilakaeraren desberdintasunak, Aro Modernoan zehar zehaztea.

Irailak 26, 19:30 (gaztelaniaz)
Jon Ander Ramos Martinez
El Doradoren bila: hurbilketa Gipuzkoatik Amerikarako emigraziora
Jon Ander Ramos Historian doktorea da eta Amerikaren Aro Berriko eta Aro Garaikideko Historia irakasten du EHUn.Haren ikerketa-ildoek migrazio garaikideetan jartzen dute arreta, batik bat, XIX. eta XX. mendeetako Amerikarako euskal emigrazioan eta kanpoan argitaratu zen aldizkako prentsan.
Konkistaren lehen urteetatik, nabigatzaile gipuzkoarrek presentzia nabarmena izan zuten aurkikuntzekin eta konkistarekin lotutako enpresetan.Indietarako lasterketak jarraitu egin zuen ondorengo mendeetan, eta oro har euskaldunen –eta bereziki gipuzkoarren– parte-hartzea handia izan zen.Komunikazio honetan Gipuzkoatik Amerikarako emigrazioaren ezaugarrietara hurbilduko gara, eta arreta jarriko diogu bai gipuzkoarrek harrera-gizarteetan izandako parte-hartzeari eta integrazioari, bai eta horiek jatorrizko komunitatearekin izandako loturei ere.

Urriak 24, 19:30 (euskaraz)
Unai Belaustegi Bedialauneta
Errepublikanismoa Gipuzkoan II. Errepublika aurretik
Unai Belaustegi (1983) Historia Garaikidean doktorea da. 2014an errepublikanismoari buruzko tesia defendatu zuen, Amerikar Estatu Batuetan eginiko egonaldiaren ostean. Tesiko lehendabiziko emaitzak 2015ean liburu baten bidez kaleratu zituen Belaustegik: Errepublikanismoa Gipuzkoan, 1868-1923 (UPV/EHU). Horretaz gain, beste hainbat publikazio ditu aldizkari zientifikoetan eta bigarren liburua kaleratu du Antton Olariaga ilustratzailearekin batera (2016). Egun, UPV/EHU-ko irakaslea da Historia Garaikidea Departamentuan.
Errepublikanismo antolatua 1868 amaieran plazaratu zen lehendabiziko aldiz eta demokraziaren aldarrikapena izan zen euren ezaugarri nagusienetariko bat. Demokraziaren aldarrikapenaz gain, monarkiaren aurkakotasunagatik, estatu laikoaren eta modernitatearen defentsagatik nabarmendu ziren errepublikanoak orokorrean. Euskaldunei eta gipuzkoarrei dagokienean, ezaugarri hauez gain, euskal probintzien autonomia ere sarri agertu zen euren mitin, hitzaldi eta kroniketan eta orokorrean, foruekin lotutako autonomia izan zen. II. Errepublika eta errepublikanismoa bera ongi ulertzeko, ezinbestekoa da 1931 aurreko kultura politiko hau eta bere ingurukoekin izan zituen harremanak ondo ulertzea

Azaroak 21, 19:30 (gaztelaniaz)
Aitor Puche Martinez
Gerraondoko 40ko hamarkada Gipuzkoan
Aitor Puche Geografia eta Historian lizentziatu zen –eta Espainiako eta Euskal Herriko Historian espezializatu– 1990ean, Deustuko Unibertsitatean (Donostia). Irungo Udalaren Serapio Mujika historiako ikerkuntza beka irabazi du bi aldiz politika garaikideari buruzko ikerlan banarekin.Badu liburu argitaratu bat ere, II. Errepublikan, gerra garaian eta Frankismoaren errepresiopean Hondarribian izandako ezkerreko indarrak aztertzen dituena.
Gerra Zibilean Gipuzkoan gertatuaren inguruko informazio dezente badaukagu ere, ez da horrelakorik gertatzen gerraondoko garaiekin. Izan ere, ikerketak errepresio politikoari begiratu dio batik bat, eta bigarren plano batean utzi ditu garaiko ekonomiari, gizarteari edo kulturari loturiko aztergaiak.Hemen ahalegina egingo dugu erdi ahaztuta geratu zaigun hurbileko historiaren alderdi horiek argitzen laguntzeko.

 

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.