DZIRT-DZART saioa

E-posta Inprimatu

Saio berritzailea burutuko dugu laster Komikigunean. Sei komikigile eta aurkezle bat izango dira protagonista. Komikigileek aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, ‘kartzelako gaia’ren antzerakoa, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…

Saio honen ideia frantziar telebistan bota zuten “Tac au tac” saiotik dator. Bertan marrazten aritu ziren hainbat komikigile, esaterako Claire Bretécher, Cardon, Franquin, Gébé, Marcel Gotlib edo Piem.

Komikigunean, ekainaren 9an Antton Olariaga, Asisko, Axpi, Dani Fano, Exprai eta Marko komikigileak arituko dira lanean. Saioaren moderatzaile eta aurkezle lana Iñigo Astiz komikizaleak burutuko du.

Bi orduko saioa izango da, 4 edo 5 ariketa egingo dituzte marrazkilariek, ariketa batzuk guztien artean eta beste batzuk berriz, banaka edo binakako lanetan. Arratsalde dibertigarria izango da eta aldi berean artistak zuzenean marrazten ikusteko aparteko aukera.

DZIRT-DZART saioa
Ekainak 9, 18:00-20:00
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 943249690 telefonoan

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.