Erakusketa 5 x 5 x 5 Miniaturazko artista liburuak

E-posta Inprimatu

Erakusketa hau Donostiako Artista Liburuari buruzko III. Topaketen barruan kokatu behar da. Topaketa horiek urritik azarora bitartean egingo dira,  lau entitate antolatzaileen egoitzetan: arteliburu 21, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kutxa Kultur (Tabakalera). Aurtengo honetan, erakusketan parte hartuko duten egileei erronka sortzaile bat proposatu zaie: 5 x 5 x 5 cm-ko formatu txikian, gehienez ere, egitea euren artista liburuak. Txikiaren erakargarritasunetik abiatuko gara; ametsak, ametsak dira, nahiz eta beren hegoak ez izan handiak. Hori horrela, esan daiteke ez dagoela inolako diziplina artistikorik liburu-objektu horren esparruan sar ez daitekeenik. Eta horrela, liburu batek dituen ohiko hesiez gainetik egin dezake hegan, arrisku gehiago hartuz eta arte eta kulturako lurralde zabaletara iritsiz.

Azaroaren 6tik 18ra, Liburutegiko 1. solairuan
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatetan: 08:30-14:00
Igandetan eta jaiegunetan itxita

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.