Iparraldea bertan 2018

E-posta Inprimatu

Koldo Mitxelena Kulturunea  eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan 17. edizioa. Hona hemen aurtengo egitaraua:

Martxoak 1, osteguna, 19:00
Kontzertua
"Pauline eta Juliette bikotea"

Bi kantari gazte, bat Pauline Junquet, 23 urte Kanbokoa  eta bestea Juliette, 19 urte, Itsasun kokatua. Biak kantari zoragarriak, biak musikari trebeak. Arrakasta handia badute gaur egun Euskal Herriko plazetan eta haratago ere. Beren lehen diska argitaratu dute duela guti, Agorila argitaletxean, « Hegaldaka » izenburua emanez. 11 folk kantu, gehienak Euskaldunak bainan ere kanpoko ereslari batzuenak, hala nola Francis Cabrel frantses kantari ospetsuarenak.

Martxoak 8, osteguna , 19:00
Proiekzioa

"Estitxu"

Kantua, irria eta Euskal Herria izan ziren Estitxu abeslari aintzindariaren ardatz nagusiak. Kitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze/ 1993 Bilbo), Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen. Frankismoaren zentsura pairatu zuen urteetan, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan. Bere tinbre bereziarekin, euskal kantu berriaren sortzaile nagusienetakoa izan zen. Hit Paraden lehen postuan egon zen ere maiz Estitxu. 25 urte betetzen direlarik zendu zela, senide eta adiskideek omenaldia eskaintzen diote dokumental horretan, hainbat lekukotasun zoragarriren bitartez.

 

 

Martxoak 15, osteguna , 19:00
Ikuskizuna. Pianoa eta poesia

"Harian"
Elodie Baffalio (pianoa) eta Maika Etxekopar (ahotsa) bikotea.

Elodie Baffalio eta Maika Etxekopar aspaldiko adiskideak dira, eta sorkuntza honen bidez haien ibilbide artistikoak gurutzatzea erabaki dute. Bien arteko hurbiltasunak gai intimoetan sartzera eraman ditu, egunerokoan axolatu ahal izan dituzten gaiak artearen bidez landuz, adieraziz. Hortik sortu da HARIAN, kantua, olerkia, pianoa uztartzen eta taularatzen dituen pieza.

Biziaren oreka da ikusgarriaren haria. Bizian, zerk errotzen gaitu ? Algarren kontrako zoin indar etengabe borrokan ari zaigu barnean ? Haien ustez, oreka eta gelditasuna oso gauza desberdinak dira, eta haiek orekaren dinamikak eta poetikak interesatzen dituzte. Bizirik irauteko mantentzen saiatu behar den oreka horrek. Hautatu dituzten poeten hitzak oreka dinamiko horren adierazle dira : Itxaro Borda, Xabier Lete, Joxean Artze, Goliarda Sapienza, Attuli, besteak beste.

Martxoak 22, osteguna , 19:00
Kontzertua

"Bidaia taldea"

Bidaia taldeak ezohizko bezain musika bidaia aberatsa proposatzen digu, «HITZA» bere disko berria argitaratuz. Mixel Ducau eta Caroline Phillips bikoteak Euskal Herriko melodiak uztartzen ditu munduko beste soinuekin batera. Amets Arzallus, Aitor Sarasua, Daniel Landart eta Xabier Amuriza olerkarien hitzekin 9 abesti gehi tema instrumental batekin osatua da laugarren opus hori. Jatorrizko instrumentazioak (zarrabetea, albokak, «open tuning» folk gitarra, banbuzko klarinetea) eta ritmo sendo batzuek (kasik rock batzuetan), euskal kantagintza garaikide bat sortzen dute.

Ahotsa, zarrabetea:Caroline Phillips
Ahotsa, gitarra, albokak, flautak, banbuzko klarinetea: Mixel Ducau
Fretless baxua: Matthieu Haramboure
Perkusioak: Fred Faure

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.