Moon girl 3

E-posta Inprimatu

Montclare, Reeder, Busto, Height, Kirk, Bonvillain
Moon Girl y dinosaurio diabólico 3: la más lista del mundo!
Panini, 2018. Marvel %100
(Moon Girl and devil dinosaur, 13-18. USA, 2017-01/06)

Marvel unibertsoa betirako aldatu da. Ngarren aldiz. Horretarako arrazoi komertzialak aipatzen dira maiz. Ez dugu guk hori ukatuko. Baina, era berean, Marvel unibertsoa betirako aldatu dela ezin dugu alboratu. 60. eta 80. hamarkada bitartean tebeo hauekin hazitako jende asko nostalgiak jota bizi da. Hori dela eta, etengabeko berrargitalpen mardulak kaleratzen dira. Erosoak (pisua eta prezioa aintzat ez badugu hartzen), oro hartzaileak, edizio kritikoak... Ondo.

Alabaina, iraganmina salbatzea baino, unibertso aldakor horretako erroak salbatzea eta bertan iruditeria eta pertsonaia berriak txertatzea, horretan datza magia. Eta artea.
Agerpena berreskuratzea, Silver Surfer berriz shakespearetzea, Avengers nagusiak emakumetzea, Hulk bizkorra bihurtzea...  hori gutxi ez eta hara non Jessica Jones eguneratzea, Miss Marvel gaztetzea, edo Kirbyren garunetik sortutako Devil Dinosaur haur batekin batzea, besteak beste, horiek ere baditugu.

Pertsonaia berriak ez dira ezerezatik sortzen. Esate baterako, Moon Girl-i gagozkiola, Lunella Yancy kalean kokatzea eta harl Patrulla-X 80 toki beldurgarri batera  eramatea horren lekuko dugu. (una pesadilla distópica? No, algo peor... ... son los 80!). Eta 9 urtetako haurra, barkatu, eta uniberso osoko garunik bizkorrena etxetik atera eta "He visto muchas cosas difíciles de creer" pentsatzen ikusten duzunean...

Horrek ere haraindikotasuna kentzen die istorio hauei. Sinesgarritasuna galdu gabe. Superheroiak ere entretenimendu ona direla berresten duzu. Baita pentsatzeko parada eman ere.
Zale berriak lortzeko bideak irekita daude jada. Eta arrakasta emakumezko artista zein protagonistengandik etortzea berri ona da.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.