Poetika 2018

E-posta Inprimatu

Koldo Mitxelena Kulturuneak martxan jarri du Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin,errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Emanaldiak programatu dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatuko dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.

Apirilak 13, ostirala, 19:30ean (gaztelania)
Poeta:Eli Tolaretxipi
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika:Jon Obeso
Musikaria: Noelia Rodríguez (klarinete)

Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962) olerkigilea, irakaslea eta itzultzailea da. Olerki liburu hauek idatzi ditu: Amor Muerto / Naturaleza Muerta, Los lazos del número, El especulador, Edgar, eta Incidental. Itzuli ditu, beste idazle batzuen artean,  Sylvia Plath, Elizabeth Bishop, Menna Elfyn, Aurelia Arkotxa, Tess Gallagher, Lydia Flemm eta Patti Smith. Bere obra itzulia izan da ingelesera, frantsesera eta italierara.

Olerkigintzan hasi nintzen nire barnean bizitzen nuenak ez zuelako zerikusirik kanpotik bizi nuenarekin. Olerkia zen bi mundu horien artean zegoen puntua, kanpokoari sartzen uzten dion tarte bat eta gero nahasi, hil, animatu eta kanporatzen duena oso modu filtratuan, oso zukututa… Urrun egon nahi dut zaratatik, topikotik, konplazentziatik, sentimendutik, didaktismotik eta saiatzen naiz hautatzen bakarrik olerkiaren bizitzarentzat garrantzitsua dena, bere zentzutik bereizi ezin dena, hain zuzen. Eli Tolaretxipi

Eli Tolarretxipiren olerkigintzak abentura edo arrisku egoera bat sorrarazten du. Beharbada bere ezaugarririk bereziena naturaltasuna da, harriduraren naturaltasun bat.  Olvido García Valdés

Jon Obeso (Donostia, 1970) idazlea eta olerkigilea da. Bilbao egunkarirako Poéticas sailaren egilea (gaztelaniaz egiten duten egile euskaldunak). Honako eleberri hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (XVII. Lengua de Trapo saria, 2012) eta Lasedades del agua. Bere azken liburua, Invención de la piel izenekoak Blas de Otero – Villa de Bilbao VI. Poesia Saria lortu zuen.

Maiatzak 17, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta: Tere Irastortza
Gidaria: Felipe Juaristi
Musikaria: Ainhoa Garayar (biolina)

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961), ikasketaz filologoa, Ibilbide luzeko idazlea da, eta poeta oroz gain. 1980an plazaratu zuen lehen liburua, Gabeziak. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero, olerkia, saiakera eta zutabegintza landuz batik bat. Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria da, eta Bergarako Idazle Eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendaria ere bai. Tere Irastortza Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria izan da. Txoriak dira bederatzi (Pamiela, 2017), ohar, gogoeta eta hainbat poematik abiatu duen haren liburu berria euskal, emakume, irakurle eta idazle baten liburua da.

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, kazetaritza, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesia lanik berriena, Piztutako etxea (Erein).

Ekainak 14, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta: Jon Gerediaga
Gidaria: Alex Gurrutxaga
Musikaria: José Belda (gitarra)

 Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) filosofia irakaslea da. Antzerkian ibilbide oparoa egindakoa bada ere, antzerkia baino lehenago poesia dago beti, eta gure artean diren poesia bideetan bide originalenetakoa agertu du Gerediagak argitaratu dituen lau poema liburu eder bezain aberatsetan: Fitola balba, karpuki tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007), Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015), denak Pamiela argitaletxean. Ez da plazan agerpenak egin zalea. Beraz, hau da euskal literaturaren munduan egutegian gorriz markatu beharreko eguna.

Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) Literatura Konparatua ikasi zuen Trentoko Unibertsitatean, eta "Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" Masterra egin du EHUn. Berria egunkarian kolaboratzen du literatura kritikari gisa 2012ko urritik, eta ‘Caravansari’ aldizkariko erredaktorea da euskal poesia sailean. Rikardo Arregi saria irabazi zuen 2013an, Kazetari Berria atalean. Aspaldiko pasioa da Gurrutxagarentzat literatura. Euskarazko literatura solasaldiak gidatzen ditu Garoa liburu dendan, Zarautzen.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.