Hiru ez, bi izkina

E-posta Inprimatu

Iazko euskarazko komiki-uzta oparoa izan zen, 29 ale guztira. Inoizko handiena esatea ez da gauza handia esatea, baina egia da, ordea. Datua ez da txikia.

Gainera, uzta horretan bildutako aleak izaera ugaritakoak dira. Hau da, estilo aldetik ugari.
Horregatik, kopurua ez ezik, aniztasun estilistikoa da nabaritu beharrekoa, gure uste apalean.

Horrela, nahiz eta merkatuaren tamaina txikia izan, susperraldi edo berpizkunde honetan euskal komikia normalizatua agertzen da estilo aldetik bai eta arte adierazpen gisa ere. Alabaina, txikitasuna indargunea bilakatu beharko zela pentsatzen dugu, gertutasunak elkarren ezagutza eta komunikazioa, ondorioz merkaturatzea, erraztu beharko zuelakoan.

Testu inguru honetan, aukeratu ditugun bi aleak egoera honen isla dira. (Euskal kulturaz ari garenez, "egoera positiboaren isla positiboa" zehaztuko dugu).

Batetik, Baigorrin sortu "Zonbat diru hainbat miru". Napartheiden tradizioan errotuko genuke lan hau. Euskal gizartearen metafora garratza, ironikoa eta dibertigarria. Euskal gizarteak ia ezagutzen ez duen euskal gizarteaz ari bada ere, Euskal Herri kontinentalean kokatzen da-eta saiak protagonista dituen lan hau. Hain da handia saien maltzurkeria txirrindulariak eta dena erasotzen dituztela! Lurra eta gizartearen folklorizazio prozesuan zein da, baina, putrea? Musika-erreferentziaz hornituta, hizkuntzaren trataera nabaritu beharrekoa da, hitz jokoz beteta baitago; bertso-saia barne. Hasieratik gaude jakinaren gainean: saietaz sahiesteko saiakera.

Bestetik, Garazi Albizua santurtziarrak Iruñeako Denonartean etxean argitaratu "Kemena" dugu. Istorio sortak, arrapaladan kontatuak. Poztekoa da, oso, mota honetako lanak euskaraz topatzea. Forma, hizkera eta generoaren aldetik gero eta zabalagoa den komikia egiteko modua ekarri du Albizuak gurera. Haur kutsuak duen marrazkiaren atzean zerbait gehiago dagoela ematen du aditzera; tentsioan jartzen du honek irakurlea; ezinegonean bustita. Xalotasunak istorio indartsuak ezkutatzen ditu, elkarrekin uztartuak. Amaitutakoan izenburua gogoratuko duzu.

Dstr.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.