Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak

E-posta Inprimatu

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak urteko zikloa

Urtero bezala, gure historiari buruz zenbait pasarte gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Lehenengo sorta honetan, sei hitzaldiak izango dira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Hilean behin ospatuko dira, urtarriletik ekainera.

Urtarrilak 22, 19:30 (gaztelania)
La lateralidad a través del análisis de la industria lítica
Geologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Primatologian masterra Bartzelonako Unibertsitatean, eta Kuaternarioa: aldaketa klimatikoa eta giza aztarna arloan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesiaren izenburua: “Evaluación arqueológica del proceso de lateralización. Determinación cuantitativa de la lateralidad poblacional, desde los neandertales hasta la actualidad”.

Partaidea: Eder Domínguez Ballesteros. Geologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Primatologian masterra Bartzelonako Unibertsitatean, eta Kuaternarioa: aldaketa klimatikoa eta giza aztarna arloan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesiaren izenburua: “Evaluación arqueológica del proceso de lateralización. Determinación cuantitativa de la lateralidad poblacional, desde los neandertales hasta la actualidad”.

Otsailak 19, 19:30 (euskara)
Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak
2011. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak  erromatar galtzadaren ertzean Mugarriluzeko (Aurizberri, Erroibar) miliarioak topatu zituen eta hori abiapuntu izan zen baskoien Pirinioetako lurraldearen erromatarkuntzaren ikerketarentzat. Horren  ostean garrantzi berezia izan zuen geofisikak haren bidez aurkitu eta ikertzen hasi baitziren inguru horretako zenbait aztarnategi: Zaldua  (Auritz/Aurizberri) eta Artzi (Artzibar), besteak beste. Bi gune  horietan 2015a geroztik urtero antolatu dira kanpaina arkeologikoak  eta ondorioz, urtetik urtera bertako jarduera eta egiturei buruzko  informazio gehiago ezagutzen da. Bertan identifikatutako aztarnek  lurralde menditsu horretan erromatarrek izandako presentzia uste zena  baina askoz ere sendoagoa zela berresten dute. Baskoien eskualde honen  ikerketa prozesua hastapenetan dago oraindik, baina iturri  arkeologikoek eskaintzen duten informazioa ezinbestekoa izango da  etorkizunean bertako bizimodu eta bilakaeran sakondu ahal izateko.

Partaidea: Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992) Historian Graduatua da EHU/UPVn eta gaur egun Aranzadi Zientzia Elkartean lanean  dabil Arkeologia Historikoko Departamentuan. Hiru urte daramatza  Pirinioetako erromatar galtzadaren proiektuan lanean eta berriki  Ibañetako pasabide eta Urrobi bailarako erromatarkuntza ikertzeko doktorego tesian hasiko da.

Martxoak 18, 19:30 (gaztelania)
En defensa del Reino: castillos navarros en territorio guipuzcoano durante la Baja Edad Media
1199. eta 1200. urteen artean, Gaztelako armadak konkistatu zituen Araba, Gipuzkoa eta Durangaldeako lurraldeak, ordura arte Nafarroako Erresumakoak zirenak. Hala ere, konkistak ez zuen inolako oztoporik suposatu Nafarroako erregeek Gipuzkoan kokatutako gaztelu jakin batzuen gaineko subiratasuna izaten jarraitzeko, zehazki Ausako eta Ataungo gazteluen gainekoa, eta, horrela, Nafarroak benetako aurrelari-taldeak zituen kokatuta mugan. Egoera horrek errazten zuen etsaiaren erasoen menpean egotea beti. Gainera, bi puntu nagusi izan ziren Nafarroak Giuzkoaren gaineko eragina zabaltzeko.

Partaidea: Ander Salinas Garrido. Historian graduatua (2015) eta masterra Europa eta Atlantiar Mundua: boterea, kultura eta gizartean Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, doktore tesi hau egiten ari da: “La Historia medieval de Navarra a través de los alcaides, merinos y las fortificaciones militares (s. XIII-XV)”. Ikerketa lanak eta Bigarren Hezkuntzako irakasle lanak uztartzen ditu.

Apirilak 16, 19:30 (euskara)
Baserriaren erro ekonomikoak: Gipuzkoako landa-paisaiaren eraikuntza historikoa
Azken 500 urteetan, Gipuzkoako landa-paisaiak baserria izan du oinarrizko unitate, haren inguruan egituratzen baitira baliabide ekonomikoak (landak, mendiak, abereak) eta baita harreman sozialak ere. Hala ere, antolakuntza-eredu hori prozesu historiko luze baten emaitza da, eta etengabeko aldaketan dago gainera, unean uneko baldintza eta beharretara egokituz. Bilakaera horren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestekoa da gure herrien lurraldetasuna nola eratu den aztertzea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza natura eraldatzeko eta 'giza-ingurune' bat sortzeko oinarri eta motore izan direla aintzat hartuz.

Partaidea: Josu Narbarte Hernandez (Irun, 1992) Artearen Historiako graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Paduako eta Sienako Unibertsitateetako ikerketa-proiektuetan parte hartuz formatu zen arkeologian eta, Gipuzkoako museo eta erakunde kultural desberdinetan lanean aritu ondoren, egun doktoregoa burutzen ari da EHUko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen gaineko ikerketa taldean. Azken urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektu arkeologikoak zuzendu ditu lurraldeko herri desberdinetan, landa-giroko ondare kulturala ikertu eta balioan jartzeko xedearekin.

Maiatzak 21, 19:30 (euskara)
Gipuzkoako emakumezkoen komentuak (Erdi Arotik XIX.menderarte)
Gipuzkoan guztira 28 emakumezkoen komentu egon dira eta hauetan klausura indarrean egon da. Hau kontuan izanda, hitzaldi honetan, alde batetik, komentu horiei helduko diegu eta euren historia eta sortzaileak ikertuko ditugu, baina, baita ere, kontuan izango dugu emakumeak zergaitik sartzen ziren komentuetan, eta adibide ugari aipatuko dira. 

Partaidea: Nere Jone Intxaustegi Jauregi. Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatik (2017), Aro Modernoko Bizkaiko klarisa komentuak ikertuta. Egun Deustuko Unibertsitatean lan egiten du. Bere ikerketek Aro Modernoko euskal historia lantzen dute, batez ere emakumeena.

Ekainak 18, 19:30 (gaztelania)
Las artes como imagen del poder y gloria del linaje. La promoción artística de María de Lazcano y Sarría (1593-1664), señora de la casa de Lazcano
Maria de Lazcano y Sarría (1593-1664), Lazcano etxeko nagusia, Gipuzkoako familia noble batean jaioa, artearen sustapenaren alde egin zuen lanarengatik nabarmendu zen. Hitzaldi honetan gai hauek azalduko ditugu: Lazkaoko Santa Teresa eta Santa Ana komentuei emandako babesa, toki horretan bertan eraikitako jauregia, Jesusen Lagundiaren ikastetxearen fundazioa Donostian, eta objektu artistikoen enkarguak. Arte-sustapen horren azpian zeuden luxua, debozioa eta itxura egiteko nahia, horiek baitziren garai hartako ezaugarri nagusienak (Barrokoa eta Kontrarreforma).

Partaidea: César Benito Conde. Artearen Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean; Europa eta Atlantiar Mundua masterra egin zuen unibertsitate horretan, eta gaur egun, doktoretza tesia

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.