Poetika 2019

E-posta Inprimatu

Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira bost emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.

 

Otsailak 22, ostirala, 19:30ean (gaztelania)
Poeta: Ana Pérez Cañamares
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika: Itziar Mínguez Arnáiz
Musikaria: Lourdes Tormo (gitarra)

Ana Pérez Cañamares(Santa Cruz Tenerifekoa, 1968). Alde batetik, poema-bilduma hauek argitaratu ditu: La alambrada de mi boca (Baile del Sol), Alfabeto de cicatrices (Baile del Sol), Entre paréntesis. Casi cien haikus(La Baragaña), Las sumas y los restos(Blas de Otero-Bilboko Hiria saria, 2012an), Economía de guerra(Lupercalia), De regreso a nosotros (Ya lo dijo Casimiro Parker), El espejo discreto, (Pre-Textos), zeinarekin irabazi baitzuen Vicente Núñez-Diputación de Córdoba saria, 2016an. Beste alde batetik, aforismo liburu hau: Ley de conservación del momento (Isla de Siltolá), eta kontakizun liburu hau: En días idénticos a nubes(Baile del Sol). Sarri askotan parte hartzen du poesia-errezitaldi eta -jaialdietan, eta haren poemak antologia ugaritan bilduta daude. Poema horietako batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira, hala nola, ingelesa, greziera, poloniera, kroaziera, arabiera, alemana eta portugesa. 
Ana Pérez Cañamaresek, agertzen duen lana agertzerakoan –autoezagutza-lana eta mundua zalantzan jartzekoa–, neurtitz doiak erabiltzen ditu, eta ainguraketa irmo bat nian, bere inguruarekiko proiekzioan eta uztardura etengabean. Hala, haren poesiak giltzatzen eta zeharkatzen ditu gizabanakoaren eta haren gizarteratzearen eremu guztiak, abiapuntu hartuta beti begirada erne, kritiko eta egiati bat. Haren obran barrena ibiltzeak ahalbidetzen digu gure denboran barrena ere ibiltzea, begi argi batzuetatik begiratuta, eta ahots klaudikaezin batetik, bai baitaki hil al bizikoa dela (eta duintasun kontua).

Alberto García-Teresa

Itziar Mínguez Arnáiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebista-gidoilaria. Liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue(Renacimiento, 2006), Luz en Ruinas (Visor, 2007), Cara o Cruz (Huacanamo, 2009), Pura Coincidencia (Point de lunettes, 2010), Wikipoemia (Oblicuas, 2014), Cambio de rasante (Tenerife, 2015) eta Que viene el lobo, Nicanor Parra saria irabazitakoa (Isla de Siltolá, 2016).Eta antologia ugaritan parte hartu izan du.

Martxoak 15, ostirala, 19:30ean (gaztelania)
Poeta: Amalia Iglesias Serna
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika: Carlos Aurtenetxe
Musikaria: Garazi Navas (akordeoia)

Amalia Iglesias Serna (Menaza, Palentzia, 1962). Filologoa, saiakeragilea eta kultura-kazetaria. Hamar urtez, Diario 16 egunkariko Culturas gehigarriaren koordinatzailea izan zen. Orobat koordinatu zuen Revista de Libros, Caja Madrid Fundazioarena, baita ere La alegría de los naufragios poesia-aldizkaria eta Contemporáneos poesia-orrialdea, ABC egunkariko kultura-gehigarrikoa. Kogidoilaria izan zen, Julia Pierarekin batera, Antonio Gamoneda: Escritura y alquimia (2009) dokumentalean. Hogeita hamar urtean baino gehiagoan, literatura-kritikari modura kolaboratu du askotariko komunikabideetan. Gainera, María Zambranoren obraren eta bizitzaren ezagutzaile handia da. Bere lehen liburuarekin –Un lugar para el fuego–, Adonáis saria irabazi zuen, 1984an. Memorial de Amauta (Alonso de Ercilla saria, Eusko Jaurlaritzarena, 1987), Dados y dudas (Jaime Gil de Biedma sariaren accesita, 1995), Lázaro se sacude las ortigas (Francisco de Quevedo saria, Abada, 2005), eta Antes de nada, después de todo (2003). Haren azken liburuak: La sed del ríoeta Tótem espantapájaros, biak 2016an argitaratuak.

Jaio nintzen etxea hilobi hauetatik ikus daiteke,

bideaz bestaldean.

Nire zurezko sehaskahain hurbil dagoela jakiteak

laino-hondo bat soilik uzten du ahosabaian.

Carlos Aurtenetxe (Donostia, 1942). Poeta, kontalaria eta saiakeragilea. Kolaboratzailea izan zen Kurpil eta Kantil literatura-aldizkarietan. 1977. urtean, Los Lemmings izeneko kontakizunarekin, Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen. Pieza del templo, Figuras en el friso eta Las edades de la noche poema-bildumengatik, sari hauek jaso zituen, hurrenez hurren: Irun Hiria (1982), Blas de Otero (1982) eta Alonso de Ercilla (1983). 1990ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Palabra perdida / Galdutako hitza liburukia editatu zuen. Hiru euskal eskultoreren obrari eskainitako trilogia baten egilea da: La casa del olvido (Eduardo Chillida, egilekide), Jorge Oteiza, la piedra acontecida eta Acanto ciego (Remigio Mendibururen collage argitaragabeekin). Jean Mambrinoren obraren gaztelaniarako itzultzailea.Haren azken obra argitaratuak: La locura del cielo (El gallo de oro, 2015) eta Historia de la hierba (El gallo de oro, 2018).

Apirilak 12, ostirala, 19:30ean (euskara)
Poeta: Karlos Linazasoro
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika: Aritz Gorrotxategi
Musikaria: Jon Goiri (biolontxeloa)

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Filologoa da ikasketaz, eta liburuzaina lanbidez. Haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako liburuak idatzi ditu. Azken atal honetan, ipuinak, nobelak, poesia, antzerkia eta aforismoak daude. Ugari ditu poema liburu eder eta handiak: Udazkeneko karabana erratua (Elkar, 1991); Euriaren eskuak (Alberdania, 1995); Denbora aleak (Pamiela, 2005), beste hainbaten artean. Xabier Lete I. Saria irabazi zuen,Ezer gehiago behar gabe (Pamiela, 2012) lanarekin. Lurra bere erro gorrira (Balea Zuria, 2018) titulupean kaleratu du tolosarrak bere azken poema-bilduma. Karlos Linazasororen poemen antologia bildu zuen XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumak.

Modernisten urdina, surrealisten zentzumen-nahastea, erromantikoen natura… baliabide ugari eta tonu sakona erakusten ari da urteokaz Karlos Linazasoro.
Igor Estankona

Aritz Gorrotxategi (Donostia–San Sebastián, 1975)genero ezberdinak jorratu dituen idazlea da: gidoia eta artikulua, itzulpena eta literatura kritika, poesia eta prosa. Zuzenbidean lizentziatua, iaz kaleratu zuen bere orain arteko azken lana: Ahazten diren gauzak (Erein, 2018) ipuin bilduma. Kafkaren labankada (2001) lehen nobelarekin, Kutxa Irun Hiria saria irabazi zuen. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria irabazi zuen Zer egingo dugu orain opariekin? (Algaida, 2017) lanari esker. Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen, euskarazko poesiaren alorrean, Hariaz beste (Erein, 2011) lanarekin.

Maiatzak 24, ostirala, 19:30ean (euskara)
Poeta: Castillo Suárez
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika: Garazi Kamio
Musikaria: María Fernández (flauta)

Castillo Suarez (Altsasu, 1976). Euskal Filologian lizentziatua da eta, ogibidez, administrazioko euskara teknikaria. Haren literatura lanak ibilbide oparoa du, eta azken bi hamarkadetan argitaratutakoak euskal poesiako ahotsik pertsonal eta berezienetakoa bihurtu du. Mugarri estaliak (Susa, 2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006), Souvenir (Elkar, 2008) eta Urtebetetze festa (Elkar, 2012) poema-bildumak idatzi ditu, besteak beste. Eta aurten etorriko da altsasuarraren poema-liburu berria, Irautera. Poesia ez ezik, haurrentzako liburuak ere idazten ditu. Ebelina mandarina (Erein, 2010) ipuinarekin irabazi zuen Lizardi Saria, haur eta gaztetxoen euskarazko ipuingintzan izen eta garrantzi handienetakoa duen saria.

Begirada poetiko indartsua du poetak: ironikoa da, garratza, eta mingarria ere bai maiz.
Alex Gurrutxaga

Garazi Kamio (Andoain, 1979)Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Irakasletza ikasia da. Kazetari aritu izan da, besteak beste, 'Sautrela' saioan, eta egun irakasle dabil. Beste norbaiten zapatak ipuin liburua kaleratu zuen 2012an, Igartza sariari esker. Orube abandonatuak nobela 2014an plazaratu zuen, Augustin Zubikarai beka eskuratu eta gero. 2017an “Konpasetan, bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar” emanaldia idatzi eta prestatu zuen, Susana Cencillo akordeoilariaren laguntzarekin.

Ekainak 6, ostirala, 19:30ean (gaztelania)
Poeta: Letici Bergé
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika: Jon Obeso
Musikaria: María Rodríguez (biolontxeloa)

Leticia Bergé –Leticia Ybarra Paschen ezizena– poeta da (Madril, 1991). Sortzailekidea eta letren erredakzioburua La Grieta kultura-plataforman, non literaturari buruzko artikuluak argitaratzen dituen, eta La Colmena izenekoan, zeina baita gazte artistei laguntzeko plataforma bat. Google Driven ere argitaratzen du, honelako gaiei buruz: net art, big data, eta halakoek literaturarekin dituzten elkarguneak.
Hamasei urte bete aurretik, lau liburu zituen argitaratuak: Poemas de la época alegre (2003), hamaika urte besterik ez zituela idatzitako poema-bilduma, eta horren ondoren, La rabia de los árboles (2004), Eres morada (2005) y Dame tu llave (2006). Horiek denak AMG Editor argitaletxeak argitaratu zituen, eta hitzaurreak idazle entzutetsu batzuek egin zituzten, hala nola Luis Alberto de Cuenca, Juan Manuel de Prada, Pere Gimferrer eta José Manuel Caballero Bonald.

Ezer ezagutzen ez duzunean.

Irten nahi bai, baina ezin duzunean.

Eta bazaude, baina denek itzuri egiten dizute.

Jon Obeso (Donostia, 1970). Idazlea eta poeta. Bilbao egunkarirako Poéticas sailaren egilea (Gaztelaniaz egiten duten euskal idazleak). Eleberri hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (Premio Lengua de Trapo XVII. saria, 2012) eta Las edades del agua.
Haren azken liburuak, Invención de la piel izenekoak, Blas de Otero-Bilboko Hiria saria irabazi zuen, 2013an.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.