Ondarea orain: Arkeologia eta Arkitekturako Kultur Ondareari buruzko azken berriak

E-posta Inprimatu

Azken hilabeteotan, ez da albistegietan ondareari buruzko konturik agertzen ez den egunik:giza espezie berri bat Filipinetan, Behe Paleolitoko elefante-hezurrak Praileaitzen (Deba),14.000 urtetik gorako ogi ikaztuaren hondarrak Jordanian, edo Parisko Notre Damen izandako sutearen berri dramatikoagoa. Albiste horiek guztiek erakusten dute iraganarekiko loturak gure kulturaren eta gure emozioen alderdi garrantzitsua direla.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak 2017az geroztik antolatzen duen Ondarea Orain programa aurkikuntza horiek guztiak gipuzkoar gizarteari azaltzeko asmoz jaio zen. Hasiera batean zikloa maiatzean egiten zen,baina hainbeste aurkikuntza eta berrikuntza agertzen ari direnez,lan ildo be­rriak erantsi behar izan zaizkio.
Hala,orain beste zenbait ekimen ere hartzen ditu, ondarearen inguruko berrikuntzak, jakintza eta esperientziak adituentzako tailer formatuan helarazteko. Horiez gain, beste erakunde batzuekiko kolaborazioen bideaere jorratzen ari da eta, horrela, jarduerek urte osoa hartzen dute.
Panorama berri honetan, maiatzak zabalkunderako formatu dinamikoa mantentzen den esparrua izaten segitzen du; dokumental erakargarriak izango dira berriro, eta horien ondoren adituek gidatutako solasaldiak izango dira; ikerlariak gonbidatuko ditugu, esperientzia pertsonaletik azal diezazkiguten egin dituzten azken aurkikuntzak; eta adituak ere gurekin izango dira, Kultura Ondareko ikerkuntzaren abentura gurekin partekatzeko.

Maiatzak 14, 19:00etan

Harrizko egiturak: Zestoako elizaren kupula

Tximista batek Zestoako elizaren kupula suntsitu zuen. Horren berreraikuntzak aukera ematen digu harrizko egituren munduan, ezaugarri eta funtzionamenduan murgiltzeko.Aldiberean,kupula horren berreraikitze lan interesgarriak segitu duen prozesua ezagutuko dugu.

Partaideak: Santiago Huerta(Arkitekturan doktorea, Eraikuntzaren  Historiako irakaslea eta ikerlaria),Fernando Fernández  (Arkitektoa, Zestoako kupula berreraikitzeko proiektuaren idazlea)

(Hizkuntza: gaztelania)

Maiatzak 15, 19:00etan

Ingeniaritza erromatarra

Gidoia, zuzendaritza eta produkzioa: José Antonio Muñiz. Digivisión. 2018. 50 min

Inperio erromatarrak akueduktuen eraikuntzaren arloan lortutako aurrerapen teknologikoei buruzko dokumentala. Erromatarrek helburu garbia zutela bere hirietara kalitate oneneko nahi beste ur eramatea, ingeniariek neurriz harrigarriak zein miresgarriak ziren akueduktuak kalkulatu eta diseinatu behar izan zituzten. Inperioa hazi eta hiri kopurua handitu ahala, obra horiek neurri itzelak hartu zituzten, egungo ingeniari onenak berak ere harri eta zur uzteko modukoak.

Aurkezleak: José Antonio Muñiz, Mertxe Urteaga
Filmaren ondoren solasaldia egongo da

Maiatzak 23, 19:00etan

Arte Paleolitikoaren beste santutegi bat Aizpitarteko haitzuloetan (Errenteria)

Hamar urte eskaseko epean, Gipuzkoan historiaurreko labar artea duten 2 haitzulo baino ez ezagutzetik (Ekain eta Altxerri) lagina ia-ia dozena bat haitzulotara zabaltzera iritsi gara.Aurkikuntza berri gehienen kasuan, irudi grabatu edo pintatu gutxi batzuk besterik ez dira. Alabaina Aizpitarten irudikapen kopuruak, horien kalitateak eta euskarri aniztasunak aukera ematen dute aurkikuntza hori artepaleolitiko franko-kantauriarreko multzorik garrantzitsuenen pare jartzeko.DiegoGaratek, ikerkuntzen arduradunak, lehenaldiz aurkeztuko ditu egun martxan diren azterketen emaitzak.

Hizlaria: Diego Garate Maidagan

Maiatzak 30, 19:00etan. Santa Teresa eraikina (Elvira Zipitria kalea)

Debako zubiaren zaharberritzea

Deba eta Mutriku Lotzen dituen zubiak (1866) asentu garrantzitsua izan zuen iazko uztailaren 5ean, eta oso kalte handiak hartu zituen. Kolapsoa saihesteko larri­ aldiko lanak eginda daude dagoeneko,eta berehala hasiko dira zubia zaharberritzeko obrak.  Proiektuan ari diren bi ingeniaritza lantaldeen eskutik, prozesu zirraragarri horren  inguruko guztia ezagutuko dugu, zubiaren ezaugarri eta balioarekin batera, burutu diren larrialdiko jarduketak.

Hizlariak: Javier León (Bide, Ubide eta Partu ingeniaritzan doktore. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle titularra.Fhecor), Iñaki Jaime (Bide, Ubide eta  Portu ingenieroa. lnjelan S.L.)

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.