Ganbara. Ostegun honetan, azken desagerpena

E-posta Inprimatu

Ostegun honetan, ekainak 27, 19:00etan, Santos Bregaña diseinatzaile eta artistak «Disparaître» erakusketako azken desagertzea eragingo du Koldo Mitxelenako Ganbaran, 3. solairuan.  Klera pusketa batekin eta adarbakar baten gazta berezia dastatu ondoren, aukera izango duzu aretoko hormetan askatasun osoz nahi duzun hori idatziz adierazteko.

Egon isilik, erakusketa hau bizirik dago

Ahalegindu ez oso ozen hitz egiten, hemen erakutsitako obrak edozein unetan aska litezke edo beira-arasatik ihes egin dezakete, zuen aurrean. Maiatzeko egunen batean bertaratuz gero, oparotasun betean ikusiko duzu erakusketa: 12 kapera, 107 objektu. Ekaineko azken egunetan baldin bazatoz, ordea, piezek utzitako zuloak –forentsek egiten dituzten silueten modukoak– ikusiko dituzu, alde eginak izango baitira. Zuk irudikatu beharko duzu bertan zer egon zen eta zer ez den jada erakusten. Pribilegiatuentzat soilik: azken bi egunetan, ekainaren 28an eta 29an, areto handia hutsik geratuko da, obra bakar batentzat libre. Azken biztanlea izango da ganbera handi honetan, non ostegunero harrokeriaren aurkako hustuketa-ariketa bat egingo baita.  Erakusketaren izenburua desagertu aditza da, frantsesez: Disparaître. Aldrebeskeriatik hurbil, obra bakar bat egongo da presente gainerako guztien hiletan. Obra bakar batek iraungo du bizirik.

1. sekretua: Aretoan zabiltzala, senti zaitez hiriaren goiko aldean, ketan hegaldatzen diren hormez inguraturik, norabiderik gabeko globo gidatu baten moduan. Begira zokaloari, margo beltzezko geruza ilunago bat du, aretoaren perimetroa behealdetik inguratzen duena. Oinarrian gertatzen den tonu aldaketa minimo hori mirari bat da. Jakin eta senti ezazu gainerako guztia airean bizi dela.

2. sekretua: Jakin eta senti ezazu ikusten duzun guztiak burruntzi baten hegoaren misterioa gordetzen duela. Baina baita bi tximistaren arteko talka ere. Beti. Izan sukaldeko labana bat, liburu baten azala, ermita baten maketa edo ilargia kabitzeko moduko plater bat. Ezerk ez dio ihes egiten arintasunezko eta distirazko amets bati. Ez eta artistikoa baino biologikoagoa den eureka bati ere. Horregatik, barne-ehizaldi baten piezak erakusten dira hemen, obrak bainoago. Eta ez dugu oraindik esan, baina Santos Bregaña Etxeberria da guzti honen egilea. 1965an jaio zen, Iruñean. Diseinatzaile hitzaren barruan sartzea iraina litzateke gainerako boxeolarientzat. 1996tik hiri honetako Prim kalean dagoen Atelier Laia zuzentzen du. Inork ez du leku hori Harkaitz Cano idazleak bezain zehatz definitu. Udazken batean egin zuen, murgilaldi hotz batean itsasotik atera eta gero. Zera esan zuen: hau txundimenaren fabrika bat da.

3. sekretua: Desagertuko den azken obrak zeharretik begiratuko dizu. Lotu zure bideari, ezer gertatuko ez balitz bezala.

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.