Abuztuko bideo nobedadeak

E-posta Inprimatu

Hona hemen uztailean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “La sociedad literaria y el pastel de piel de patata” Mike Newellen filman «british» kutsua da nagusi, eta horrelako film batean espero dezakegun guztia ageri zaigu: atmosfera, gaia, interpretazio motak, aktoreen ahoskera, tokiak, argazkia…  Sorpresarik gabeko istorioa, non bat egiten duten literaturak, adiskidetasunak, printzipio batzuekiko leialtasunak, iraganaren zamak, eta maitasun harremanak. “Kursk” filman, Thomas Vinterberg zuzendariak, estilo zuzen eta erraz aurre ikusteko modukoan, 2000ko udan Errusiako itsaspeko nuklear bati gertatutakoa kontatzen du: istripua izan zuen eta egoera arriskutsuan gelditu zen itsas hondoan.  Alde batetik, eskifaiak ganbera estu hartan igarotako larritasuna islatzen du, eta, bestetik, Errusiako Gobernuaren gaitasunik eza, bai erreskate lanak egiteko, eta are okerrago dena, bai beste herrialde batzuk eskainitako laguntza onartzeko.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.