Gipuzkoako historiaren pasarate ezezagunak

E-posta Inprimatu

Berriro Areto nagusian Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloa

Udako etenaldia eta gero,  gure historiari buruz zenbait pasarte gizarteratzeko hitzaldi zikloa berreskuratzen dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako historialarien Elkarteak. Urteko bigarren sorta honetan, hiru hitzaldiak izango dira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak:

Irailak 17, 19:30 (euskara)
“Konfiantza eta giza sareak (social networks) XVIII. mendeko nazioarteko merkatarien artean: euskaldunen adibidea”

Hitzaldiaren laburpena: XVIII. mendea, oro har, hazkunde garaia izan zen nazioarteko merkataritzarentzat. Tradizionalki historialariek merkataritzaren alde kuantitatiboak eta politikoak aztertu dituzte, baina azken bi hamarkadetan merkatarien arteko harremanei arreta berezia eskaini zaie. Zer esaten digute harremanok iraganari buruz? Zergatik dira garrantzitsuak haiek ikertzea? Zertan oinarritzen ziren eta zerk ostopatzen zituen? Bira historiografiko horrekin batera agiri pribatuen eta, batez ere, merkatarien arteko eskutitzen, ikerketa nabarmen areagotu da. Hitzaldi honetan Espainiaren merkataritza kolonialean murgildu ziren merkatari euskaldunen harremanak izango dira aztergai. Haien historia ezagutzeko Armada britainiarrak XVIII. mendean zehar Atlantikoan harrapatutako korrespondentzia erabiliko dugu.

Hizlaria: Xabier Lamikiz Gorostiaga historian doktorea eta EHUko irakaslea da. Bertan, besteak beste, Euskal Herriaren historia ekonomikoari buruzko eskolak ematen ditu. Doktore tesia atzerrian egin zuen, Royal Holloway-University of London erakundean (2006). EHUra 2012an iritsi aurretik, Universidad Autónoma de Madrid-en izan zen irakasle. Bere ikerten emaitzak euskaraz, gaztelaniaz zein ingeleraz argitaratu ditu. Bere lanik ezagunena Trade and Trust in the Eighteenth-Century Atlantic World: Spanish Merchants and their Overseas Networks liburua da, Royal Historical Society-k 2010ean argitaratua. Harrezkero hainbat artikulu eta liburu kapitulu argitaratu ditu, beti ere Aro Berriko merkatariak eta merkataritza erakundeak aztertuz.

 

Urriak 22, 19:30 (gaztelania)
 “Los afrancesados guipuzcoanos. ¿Vascos al servicio de Napoleón?”

1807az geroztik, Frantziako armadak okupatu zuen Gipuzkoa eta, 1810etik aurrera, hiru euskal probintziak Napoleonen inperioaren barruan integratuta gelditu ziren, Donostiako 1813ko setio unera arte.  Sei urte luze horietan, gipuzkoarrek egoera oso zaila bizi izan zuten, garestitasuna, indarkeria eta borrokak ohikoak baitziren, eta, egoera horretan, erresistentziaz gain, lankidetza gertaera ugari ere izan ziren okupatzailearekin. Ze eragin izan zuen anexio frantziarrak euskal probintzietan?, zeintzuk izan ziren  tropa napoleonikoen kolaboratzaile?, zeintzuk osatu zuten euskal administrazio berria?, nolako ezaugarri sozialak zituzten?, borondatezko laguntza izan al zen?, zer gertatu zen beraiekin frantziarrek alde egin zutenean?.

Hizlaria: Javier Esteban Ochoa de Eribe ikertzaile aurre-doktoratua da Euskal Herriko Unibertsitatean. XVIII. eta XIX. mendeen artean euskal gizarteak izan zituen aldaketak aztertu ditu, eta bere doktoretza tesiaren aztergaia garai hartan euskeraz egindako inprimakien azterketa soziala izan zen. Gaur egun, Bonaparteren administrazioari lagundu zioten euskaldunei buruzko ikerketak egiten ari da .

https://ehu.academia.edu/JavierEstebanOchoadeEribe

 

 Azaroak 19, 19:30 (gaztelania)
“Historia (y memoria) del antifranquismo vasco (1960-1977). El caso de Gipuzkoa”

Joan zen mendeko hirurogeiko hamarkardan Euskal Herriak eraldaketa sozial handiak izan zituen. 1959. urtean martxan jarritako Ekonomia Egonkortzeko Planak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Euskal Herrira: milaka eta milaka etorkin iritsi ziren; arazo asko sortu ziren etxebizitzaren inguruan; lan gatazka berriak azaldu ziren; ETA sortu zen 1958an; Frankoren kontra aritu zen belaunaldiaren erreleboa egon zen; Agirre lehendakariaren heriotza gertatu zen; eta elkarte berriak sortu ziren sindikatuen esparruan, CCOO besteak beste. Hala ere, urte haien inguruko memoria lausotuta gelditu da iraganaren eta garai hartan izan ziren borroken ikuspegi jakin batengatik.

Hizlaria: José Antonio Pérez Pérez (Santoña, 1965) Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktoretzako aparteko saria jaso zuen (2002). Aditua da Frankoren garaiko lan munduaren azterketan, baina generoaren historiaren, indarkeria politikoaren eta terrorismoaren gaiak ere aztertu ditu; lan horien ondorioz, Los años del Acero (2001), eta Los espejos de la Memoria (2004) argitaratu ditu, eta Construyendo memorias obraren argitalpenean parte hartu du. Relatos para Euskadi después del terrorismo (2013), El peso de la identidad. Mitos y ritos de la historia vasca (2015), eta Euskadi, 1960-2011. Dictadura, transición y democracia (2017).

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.