Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak

E-posta Inprimatu

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloa berriro gurekin

Urtero bezala, gure historiari buruz zenbait pasarte gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Lehenengo sorta honetan, sei hitzaldiak izango dira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Hilean behinospatuko dira, urtarriletik ekainera.

Urtarrilak 24, 19:30 (gaztelania)

“Atlantikoko pirateria Antzinate Berantiarrean”

Bidelapurreria, pirateria, etengabe eta modu iraunkorrean gertatzen zen fenomenoa izan zen erromatar munduan, bai Mediterraneoan, bai Atlantikoan, eta haren garrantziak eta arriskugarritasunak gora egin zuten Antzinate Berantiarrean zehar. Hitzaldi honetan gertaraki horri buruzko ikuspegi zabal bat eskainiko da, Hispaniako probintzian izan zituen ondorioei arreta berezia eskainiz.

David JiménezMadrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktorea da. Estatu mailako eta nazioarteko ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du, eta hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, "El reino pirata de los vandalos" -Sevillako Unibertsitatea, 2016- edo "Panem et circenses. Una historia de Roma a través del circo” -Alianza, 2018-. Caracako -Driebes, Guadalajara- hiri erromatarra aurkitu zuen ikerketa taldeko kidea da.

Otsailak 5, 19:30 (euskara)

“Azken 2000 urteetako paleoklima eta ingurumen aldaketak Euskal Herrian: aldakuntza naturaletik aldaketa antropikora”

Egun guztien ahotan dago jasaten ari garen klimaren aldaketaren (berotze globala) nondik norakoak. Aldaketa klimatikoak nola eragingo digun jakiteko ezinbestekoa da aurretik pairatutakoak ikertu eta ezagutzea, haien eragin eta ondorioak zeintzuk izan ziren eta gizakiok nola egin genien aurre jakitea. Horretarako informazio paleolimatikoa gordetzen duten erregistro sedimentarioak aurkitu eta ikertu behar dira, ikus dezagun beraz zer dioten Euskal Herria inguruan topatu ditugunak azken 2000 urteetarako.

Eneko IriarteGeologian Doktorea da -UPV/EHU, 2004-. Gaur egun Burgoseko Unibertsitatean Giza Eboluzioaren inguruko masterrean irakaslea eta Kuaternarioko geologia moduloaren koordinatzailea da. Ikerketa eta irakaskuntza lanetan Euskal Herriko Unibertsitatean (1999-2006), Kantabriako Unibertsitatean (2006-2009) eta CSIC-ean (2009-2011) aritu zen aurretik.

Martxoak 4, 19:30 (euskara)

“Lazkaotarrak: Behe Erdi Aroko euskal leinu baten botere-oinarriak”

Lazkaotarren leinua aski ezaguna da euskal Behe Erdi Aroaren testuinguruan, batez ere, oinaztarren buru gisa bando-gerretan nabarmenki parte hartu izanagatik. Hala ere, beraien boterearen oinarriak ez dira horrenbestean jorratu: elizen gaineko patronatuak, mendi eta sarobeen kontrola, burdinola eta erroten jabegoa, zerbitzu militarrak, eta abar. Esparru hauek guztiak garaiko euskal leinuen izaera ulertzeko ezinbestekoak dira, eta Lazkaotarren kasua, adibide aproposa.

Mikel Bengoa(Oñati, 1992). UPV/EHUn Historiako gradua (2015) eta Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, gizartea eta kultura izeneko masterra (2017) burutu nituen. 2018tik nire doktorego tesia burutzen ari naiz José Ramón Díaz de Durana irakaslearen (UPV/EHU) gidaritzapean eta UPV/EHUren beka baten laguntzaz.

Apirilak 1, 19:30 (gaztelania)

“Euskaldunak eta lehen mundu bira”

Euskaldunek parte-hartze nabarmena izan zuten lehen mundu biran, izan ere, hogeita hamaika bizkaitar eta gipuzkoar ontziratu ziren espedizioan. Horietatik seik lortu zuten munduari bira ematea. Bost itsasontzietatik hiru Ondarroatik, Lekeitiotik eta Erandiotik zetozen. Era berean, Kontratazio Etxetik zeregin nabarmena izan zuten, Espezietako Armada deitu zenaren antolaketan, López de Recalde gipuzkoarrak eta Domingo de Ochandiano bizkaitarrak bereziki.

Daniel Zulaika(Zarautz, 1951) medikuntzan lizentziaduna. 1981ean medikuntzaren historiako gai bati buruzko bere doktore tesia irakurri zuen: "Vida y Obra del Dr. Madinaveitia". Bertan, Oñatiko medikua zen Juan Madinaveitiaren irudia berreskuratzen duen. Historia ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitateko Arte Liberalen Institutuan, eta "Los vascos y la primera vuelta al mundo" izeneko liburua osatu zuen, gradu amaierako lan gisa. Elkano Fundazioko Aholkularitza Batzordeko kide da.

Maiatzak 6, 19:30 (gaztelania)

“Donostiako San Telmoko Idiáqueztarren panteoi-kaperaren El Escorialen estiloko eraldaketa eta haren pintura manieristak (1574-1614)”

San Telmoko panteoi-kaperan kontserbatutako horma-pintura, estaldura eta ostilamendu manieristen zati gutxietatik abiatuta, Donostiako historia materialaren orrialde distiratsuenetariko bat osatu ahal izan dugu, Felipe II.aren Estatu Kontseiluko idazkari Juan de Idiáquez patronoaren eskutik.

Pedro Luis Echeverria Goñi, jaiotzez iruindarra, Artearen Historia eta Musika Saileko irakasle titularra izan da EHUren Gasteizko Letren Fakultatean. Ikerketarako interes nagusia Euskal Herriko (Araba eta Gipuzkoa) eta Nafarroako Errenazimenduari eta Barrokoari buruzko ikerketa historiko-artistikoetan izan du, eta, horren ondorioz, lurralde horietako Arte Modernoarekin lotutako lan ugari argitaratu ditu.

Ekainak 3, 19:30 (gaztelania)

“Emakumeen hezkuntza XVIII. mendeko Gipuzkoan”

Emakumeen hezkuntza oso gutxi ikertu den gaia da eta XVIII. mendeko Gipuzkoan hainbat mugarri egon ziren, berreskuratzea merezi dutenak. Mariaren eta Jesusen Konpainien, euskal ilustratuen eta Ameriketan finkatutako euskal finantzari handien artean gertatutako liskarrak atze-oihal gisa hartuta, emakumeen hezkuntzak mende horretan zehar izandako bilakaera aztertuko dugu.

Iker Echeberria Ayllón. UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzailea. Bere ikerketa eremu nagusiak XVIII. mendeko emakumeen historia edo emozioen historia dira. Bere argitalpenen artean, aipatzekoa da “La plata embustera. Emociones y divorcio en la Guipúzcoa del siglo XVIII” -UPV/EHU, 2017-. Euskal Unibertsitate Sistemako “Gizartea, Boterea eta Kultura, XIV-XVIII mendeak” Ikerketa Taldeko kide da.

Urriak 7, 19:30 (euskara)

 “«Emakume birilen» esanahiak modernitatearen igarotzean (Gipuzkoa, XVIII-XIX. mendeak)”

XVIII. eta XIX. mendeen zehar, emakume indartsu eta birilaren irudia ohikoa izan da euskal egileen artean -literatura erlijosoan, entsegu politikoetan, fikzioan zein prensan-, helburu ezberdinekin eta, logikoki, esanahi ezberdinekin. Irudikapen horiek objetu historiko paregabea dira Euskal Herriko historian zehar generoak izan duen bilakaeraren inguruan hausnartzeko, zehazki, modernitatearen igarotzearen garaiko Gipuzkoan.

Bakarne Altonaga Begoña. Aro Garaikideko Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2018an. Egun, doktorego ondoko ikertzailea da EHUko Aro Garaikideko Historia Sailean eta «Experiencia Moderna» izeneko ikerketa taldearen partaidea.

Azaroak 4, 19:30 (gaztelania)

“Gipuzkoako biztanleen lankidetza eta erresistentzia okupazio napoleonikoaren lehen erdian zehar (1808-1810)”

Okupazio napoleonikoari buruzko bibliografiaren 200 urteetan, penintsulako lurralde guztietarako erresistentzia maila handiko irudi bateratu bat aurkezteko joera dago. Hitzaldi honetan aurkezten den tesiak agerian jartzen du Gipuzkoan bestelako egoera zegoela okupazioaren lehen erdian, lankidetza maila handiagoa baitzegoen. Okupazioaren bigarren erditik aurrera, aldaketa orokor bat gertatu zen Gipuzkoako eliteen jarreran, Batzar-Diputazio matxinatuak lurraldean bere jardunari ekin zionean, 1812ko otsailetik aurrera.

Pedro Pablo García Fernandez(Hernani, 1958), UNEDeko doktorea, aurkezten duen hitzaldiaren izen bereko tesiarekin. Gipuzkoako okupazio napoleonikoan espezializatua. Argitaratu dituen artikuluen artean, azpimarratzekoak dira “La ocupación de San Sebastián de 1808” -BEHSS, 2015- eta “Ramón Barrutia, guerrillero y gendarme cántabro, liberal exaltado y represor absolutista”, UPV/EHUko Historia Garaikidean argitaratua (2016).

Abenduak 2, 19:30 (euskara)

Lanbidearen krisia eta enplegu politikak Bigarren Errepublikaren garaian: Gipuzkoako obra publikoen adibidea

1929ko krisialdi ekonomikoak langabeziaren igoera ikaragarria ekarri zuen Gipuzkoan. Horren aurrean, ordezkari politikoek irtenbide ezberdinak jarri zituzten abian. Erabilienetakoa probintziaren obra publikoen eta azpiegituren hobekuntzaren aukera izan zen. Konferentzia alderdi hauetan eta arrakasta izan ez zuen probintziako enplegu-agentzian oinarrituko da, Araba eta Bizkaiko adibideekin alderatuz.

Iñaki Etxaniz. Euskal Herriko Unibertsitateko Aro Garaikideko Historian doktorea 2019an, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko, eta Aro Garaikideko Historia Saileko partaidea da. Egun Bilboko Hezkuntza Fakultatean irakasten du eta Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldeko partaidea da.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.