Oroiminak, sekretuak eta oroitzapenak

E-posta Inprimatu

Oroiminaren uhartea
Didier Quella-Guyot, Sébastien Morice
Harriet 2019; 2017 Bamboo Édition

Oroiminaren uhartea, Didier Quella-Guyot eta Sébastian Morice-n arteko elkarlanaren arteko ondorioa dugu. Istorio hau, 1958. urtean kokatzen den arren, denbora bidaia bat da; harremanik ez duten aita-seme batzuk berriz ere ohiz kanpoko uholde batzuei esker elkartu eta egoera horretara eraman dituen iragan lausoa azaleratzen duena.
Bi gizonak oso desberdinak dira; semea, medikua, urte asko kanpoan igarotakoa Frantziako armadarekin, eta aita, Cevenneseko mendialdetik ametsetan eta irakurritako liburuei esker baino ez dena atera. Urteetan aita-semeak elkarrekin ez dute hitzik egin, baina zergatik? Sekretu handiren bat akaso?
Hasieratik haien arteko erlazioa tirabiratsua dela ohartuko gara, garai bateko eztabaidak eta liskarrak pixkanaka loratzen joango dira. Irakurketan aurrera goazen heinean, erantzun batzuk harrituko gaituzte, gainera espero ez dugun uneetan. Baita bi gizonen pentsamoldeek ere. Rolak alderantziz daudela dirudi; sorterritik inoiz atera ez den aita, gizartea ikusteko moduan, semea baina irekiagoa dela dirudi, nahiz eta azkeneko hau, munduan ibilitakoa den. Izan ere, honek ezagutu duen mundua, gerra eta presondegietakoa alegia, ez da batere idilikoa.
Istorioa oroitzapenen bitartez eraikitzen da, saltoka denboran atzera eta aurrera. Bukaera arte, zeozer argitu gabe dagoela nabari da, eta azken orrietan ere erantzunak egongo dira, amaiera zoriontsu batekin agian? Lortutako lotura horren hauskortasunaren jakinaren gainean egoteak, bukaera gazi-gozoa emango digu.
Istorioaren kontakizunaren amaieran, garai bateko Frantziako presondegien funtzionamendua azaltzen duen gehigarri bat dugu, atzerriko kartzela hauek semearen bizitzan izan duten garrantziagatik.
Sébastian Moriceren marrazkiek istorioa eta aipatutako hauskortasun hori ederki irudikatzen dute: kolorearen erabilera apartarekin garai desberdinetako giroak aurkezten dizkigu. Marrazki arinek, aita-semeak eraikitakoa edozein momentutan desegin daitekeela gogorarazten digute.
Oroiminaren uhartea, senide arteko sekretuei buruzko komikia da. Baina baita gertaerak zergatik sekretu bihurtzen direnen oroigarri bat ere.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.