Urtarrileko nobela nobedadeak

E-posta Inprimatu

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Ramon Saizarbitoriak "Miren eta erromantizismoa" argitaratu berri du, eta haren gaztelaniazko itzulpena aldi berean agertu da, "Miren y el romanticismo» izenburupean. Jon Arretxek Touré detektibeari buruzko zazpigarren liburua argitaratu du: "Mesfidatu hitzez". Karlos Linazasorok "Hik ez dakik zer den beldurra" izenburuko kontakizun batzuk argitaratu ditu: hemezortzi istorio labur eta gordin, zeinetan laburtasuna eta zehaztasun errealistak diren ezaugarri nabarmenenak. Alberto Figueroaren "Okuri confidencial" liburuak genero ugari hartzen ditu, genero beltzaren kutsua duten narrazioetatik hasi eta umorea nagusi den ipuinetaraino. Rafa Egigurenen "Txipiroiak bere beltzean" liburuak biltzen dituen hamahiru istoriotan umorea da nagusi, eta, nahiz eta protagonistak eta istorioetako gaiak askotarikoak izan, lotura bera dute: ekialdeko kultura. Lorenzo Silvaren "Donde uno cae" liburuak 525 kontakizun biltzen ditu, bizi garen munduaren kronika pertsonal eta berezi bat eraikitzen dutenak. Sergi Puertasen "Estabulario" lanak sei ipuin oso boteretsu jasotzen ditu, fikzio apokaliptikoaren ikuspegitik begiratuta. Xabier Etxeberriaren "Txoria nintzela" liburuak Euskadiko hiri txiki batean, 1980ko hamarkadan, gertaturiko zazpi istorio jasotzen ditu.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.