Urtarrileko bideo nobedadeak

E-posta Inprimatu

Hona hemen abenduan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Quentin Tarantinok Érase una vez en… Hollywood filma zuzendu du. Omenaldi bat eta kronika bat da. Zuzendariak errealitatea gogoratu eta eraldatzen du, Estatu Batuetako herri- kulturaren garai erabakigarri baten begirada mitiko-poetikoa eskaintzen duen film baten bidez. Benetako garai bat kontatzen du eta haren gakoetako batzuk argitzen ditu, nahiz eta ez dirudien horretan ari denik. Jordan Peeleren "Nosotros" film berriak izua, komedia eta mezu soziala nahasten ditu. Parabola politiko bat proposatzen du, gauza batzuetan nabarmenegia, beste batzuetan kezkagarria, bikoitzaren irudiak -film on askok eta literaturak aztertu duten gaia- sortzen duen nolabaiteko paranoia batetik abiatuta. Ari Asterrek idatzi eta zuzendu du "Midsommar"  beldurrezko film estatubatuar-suediarra. Genero horren oinarrizko metrikak apurtzen dituen susmo eta itxaropen sentsazioa eman nahi dio istorioak ikusleari. "Vida perfecta" filmak Leticia Dolera gidoilari eta zuzendariak urte askotan egindako galderak islatzen ditu, eta baita ere bere ingurukoekin eta ikusleekin partekatzen dituen beldur eta kontraesanak: adiskidetasuna, bikotea, sexua, familia, amatasuna… Beraz, kostunbrismo urbanitaren inguruko ariketa goxoa, umore handiz tratatua.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.