Trondheim ere Anguleman

E-posta Inprimatu

Aurtengo Angoulêmeko komiki jaialdia igaro da jada, eta betiko moduan, komikiaren inguruko albiste eta nobedade ugari utzi dizkigu.
 
Duela aste batzuk, Grand Prix 2020 sari nagusia irabazteko hiru izendatuen berri eman genizuen, eta azkenean Emmanuel Guibert frantsesa izan da aukeratua. Modu honetan, bere ibilbidea omendu nahi dute, erabateko egilea dela azpimarratuz, hau da, marrazkilari berritzailea eta kontalari trebea, heldu zein umeentzako lanak egin dituena.
 
Jaialdian, beste hainbat sari banatu dira gainera, hamaika sekzio ofizialean. Fauve d’Or delakoa urteko album hoberenari ematen zaio, Grouazel Florent eta Locard Younn-en Révolution (1. Liberté) komikiari hain zuzen ere. Lan honetan Frantziako Iraultza hasi zeneko kontaketa berri bat dugu.

Epaimahaiaren sari berezia Seth egile kanadiarraren Clyde Fans komikiak irabazi du, abandonatu dituen aitaren enpresa jasotzen duten bi anairen istorioa kontatzen diguena.
 
Angoulêmeko jaialdia, komikiaren festa den heinean, ekitaldi ugari eta desberdinak antolatzen dituzte era berean: solasaldiak, topalekuak, klase magistralak edo erakusketa ugari. Haietako batzuk, erakusketa bukatu eta gero, denbora luzeago baten gelditzen dira ikusgai Komikiaren museoan eta bi azpimarratu nahi ditugu. Batetik, Lewis Trondheim komikilari frantsesaren inguruko Lewis Trondheim fait des histores dugu. Artista ausarta, zientzia fikzioa, western-ak edo komedia genero hain desberdinak landu dituena.  Maiatzaren 1 arte egongo da.

Bestalde, Cosmographies erakusketak, Angoulêmen haien egonaldi artistikoa egin dituzten egileen lanak batzen ditu, martxoaren 8 arte.

Erakusketak Anguleman

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.