Juan Giménez komikigilea

E-posta Inprimatu

Joan de apirilaren 2an Juan Giménez López (1943-2020) artista hil zen. Komikigile Argentinarrak, txikitatik erakutsi zuen marrazkiarekiko zaletasuna. UNCuyo-ko Sorkuntza eta Diseinuko fakultatean, diseinu industrialeko ikasketak burutu zituen, ikasketa hauek, Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean egindako ikasketekin osatu zituelarik segidan. Bere lanak, fantasia eta zientzia fikzioarekin lotuta egon dira beti, belaunaldiko erreferente izatera heldu zelarik denbora gutxian.

Ilustratzaile lanak, argentinako hainbat publizitate-agentzietan hasi zen argitaratzen,  baina bere lehenengo lana komikiaren munduan 1976an eman zen, Ricardo Barreirok idatzitako As de pique serie belikoaren marrazkiak eginez.

70eko hamarkadan, Kataluniara joan zen bizitzera, eta bertan, hainbat aldizkaritan hasi zen kolaboratzen, batez ere Josep Toutain editorearen aldizkarietan. Bere lehen arrakasta 1982an iritsi zen, berriro ere, Ricardo Barreiro-k idatzitako Ciudad, serie fantastikoarekin. 1985an, kolorez egindako lehen lana argitaratu zuen, Estrella negra delakoa. Garai honetakoak dira;  Cuestión de tiempo (1985), El juego eterno (1987) eta  Basura (1989) lanak ere besteak beste.

Hortik aurrera, bere arrakasta etengabea izan zen. Argitaletxe  franko-belgiarrak, Itaian eta Espainian argitaratutako lanak argitaratzeaz gain, proiektu berriak ere eskatu zizkioten. Garai honetan, Alejandro Jodorowskirekin batera La casta de los Metabarones  (1992) serie fantastikoan egin zuen lan. Zinemaren munduan lan egiteko aukera izan zuen Gerald Pottertok eta Jimmy Murakami-k zuzendutako Heavy Metal (1981) animazio filmean hain zuzen. Bideojoko ezberdinentzako azala ere marraztu zuen, hala nola; Sol negro, Mutan Zone edo Casanova.

Nazioarteko sari urgari irabazi zituen, hauen artean, Bartzelonako Komiki eta Ilustrazio Azokako Marrazkilari Onenaren Saria 1984an  eta 1990an Lucca-ko Komiki azokan jasotako Yellow Kid saria. 1997an, Georges Pompidou Zentro Nazionalak bere lanei buruzko atzera begirako erakusketa handia eskeini zion.

Gainontzeko komikigileek dagoeneko Juan eta bere lanen gorazarrea egin dute sare sozialetan, Giménezen lan urratzaileenak goraipatuz eta bere lanak hauengan utzitako inspirazio nahiz eraginak azaleratuz eta eskertuz.

Juan Giménezen lanak gure katalogoan

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.