2019an ikusiena gogoratuz

E-posta Inprimatu

Koldo Mitxelena Kulturunean 2019an gure emisio-kanaletan interes gehien piztu duten ekitaldietako batzuk hautatu ditugu. Hitzaldiak, mahai-inguruak, kontzertuak, errezitaldiak... aurki ditzakegu, bai etxe honek antolatuak, bai espazio hau lagatzen zaien beste erakunde batzuek antolatuak, guztiona baita. Behean dituzue zuen interesekoak izatea espero dugun bideoen estekak.

"Alarico, entre visigodos y romanos", Javier Arce
IV. mendeko buruzagi militar berezi horren bizitza zinema pantailetara eramateko modukoa da. Oso gazte zela gidatu zituen armadak arrakasta osoz. Bere ospea handitzeko, kroniken arabera, altxor izugarri batekin lurperatu omen zuten. Eta horretarako, Busento ibaiaren ubidea desbideratu omen zuten Cosenzatik igarotzean (Italiako Calabrian); gero, ibaia jatorrizko ubidera bueltatu zuten eta obra horietan parte hartu zuten guztiak akabatu zituzten.

 

"Donostia defendatuz", Dendartean
Donostia defendatuz. Hirigintza garbi, parte-hartzaile eta jasangarri baten alde. Zer ari da Donostian gertatzen? Botereak eta hirigintza politika agerian.

 

"Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak", Oihane Mendizabal
2011. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak  erromatar galtzadaren ertzean Mugarriluzeko (Aurizberri, Erroibar) miliarioak topatu zituen eta hori abiapuntu izan zen baskoien Pirinioetako lurraldearen erromatarkuntzaren ikerketarentzat. Horren  ostean garrantzi berezia izan zuen geofisikak haren bidez aurkitu eta ikertzen hasi baitziren inguru horretako zenbait aztarnategi.

 

 "Identidades sexuales. El ser y el género", Vilma Coccoz
Nolako oinazeak pairatzen dituzte emakumeek? Sexu identitateei buruzko galderei Freud-ek egindako aurkikuntzak eta Lacan-ek egindako ekarpenak. Izakia eta generoa. Emakumeak bistaratzeak haien oinazearen arrazoia konpontzen du?

"Iparraldea Bertan. Mattin Lerissa" , kontzertua
Mattin Lerissa euskal abeslaria da, eta kantautorea. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du Lerissak dagoeneko. Bi diska kaleratu ditu orain arte: “Bidez bide”  eta “Gazte naiz gazte”. Lehen diskoan ohiko kantu herrikoiak landu bazituen ere, sorkuntzan areago sakondu eta berak osatutakoak dira ‘Gazte naiz gazte’ diskoko kantuak. Azken honetan hitzak, aldiz, hainbat poeta eta idazlerenak ditu: Manex Pagola, Pantzo Hirigarai edo Daniel Landartenak besteak beste.

"Iparraldea Bertan. Jon Itçaina" , kontzertua
Jon Itcaina kantariak Brasileko soinu eta koloreen artean ibili den xoriño baten bidaia abesten du. Bidaiariaren gogoetak eta sendimenduak euskaraz adierazten ditu, Brasileko erritmo bizi eta moldaketa aberats batzurekin. Itsasuko dantzari eta txistulariak elkarrizketa mestizo bat sortzen du Itsasoaren eta muga guzien gainetik. Hala nola, euskal kantu herrikoiak eta sorkuntzak aurkezten ditu bai eta ere Brasileko kantu eta musikak batzuen egokitzapenak.


"La urgencia del conocimiento" , M. Garcés, S. Eraso
"Alexandriatik Helsinkira. Erakusketa: Biharko liburutegi guztiak. Elkarrizketa mahaiak". Kulturari eta gizarte kritiko bat bultzatzeko eta sortzeko duen garrantziari buruzko elkarrizketa jorratzen da. Gonbidatuen eta bertaratutako publikoaren arteko elkarrizketarako argudioak sortzen dituzten kontzeptuak, ideiak eta gaiak hurbilduko dira.
 

"La guerra de la cuádruple alianza y la invasión de Gipuzkoa, 1717-1719", Agustín González
1717an Felipe V.aren gobernuak Utrecht-en hartutako neurrien aurkako errebisionismoa berpiztu zuen. Italiako hegoalderantz bidalitako espedizioei erantzunez Lauko Aliantza sortu zuten Austriak, Frantziak, Herberetako Errepublikak eta Britain Handiak. Gerraren ondorioetako bat 1719an Espainiako iparraldeko zenbait probintzien inbasioa izan zen. Hondarribia ekainaren 16an eta Gipuzkoa osoa abuztuaren 18an errenditu ziren; egun horretan Donostiak ejertzito indabitzailearen burua zen Berwick-eko dukeari ireki zizkion bere ateak. Gerra garai berrien eta XVIII. mendetik aurrera nola garatuko zen islada izan zen. Gipuzkoako antolaketa militarraren bukaeraren hastapena izan zen. Espainiar zein Europear testuinguruko Argien Mendearen hasierako gerraren nondik norakoak aztertuko dituhitzaldiak.

 

 "Un nueva psiquiatría", Nueva Psiquiatría elkartea
Hizlaria, Javier Álvarez, 40 urtez aritu zen mediku psikiatra gisa Osasun sistema espainarrean. Bizitza profesional osoan oso jarrera kritikoa izan zuen bere lanbidearen planteamendu teoriko eta praktikoekin. Egungo eredu psikiatrikoaren porrota, funtsean DSM-5 eta CIE-10 eskuliburuen erabileran oinarritua, National Institute of Mental Health-ek eta osasun-erakunde askok onartzen dute.

 


 

"Kimikoteka. 150 aniversario de la tabla periódica", DIPC
Kimikaren eta zientziaren presentzia balioan jartzeko asmoarekin sortu du Donostia International Physics Centerrek Kimikoteka. Taula periodikoaren 150. urteurrena ospatzeko Juan J. Iruin kimikariak zientziaren ikono horri buruzko hitzaldia eskaintzen du. Iruinek, taula periodikoaren gainean ez ezik, ardoak jasaten duen prozesu kimikoaz hitz egingo digu, elementu bakar batetik (mahatsa) produktu konplexu eta barietate zabal bat sortzen duena. Partaideak: P.M. Etxenike, J.J. Iruin.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.