Komikigileak eta itxialdia II

E-posta Inprimatu

Iñaki G. Holgado eta Marko Armspach euskal komikigileen artean oparoenetako batzuk dira. Biek ari dira lanean merkatu frantseserako batik bat, eta sarri elkarrekin ere lan egin izan dute. Iñaki Errenteriarra da eta Marko berriz Uztaritzekoa.

Iñaki 2021. urtean Frantzian ateratzekoa den komiki baten marrazkiak burutzen ari da etxetik. Marrazkien aurretik egiten den story boarda Markok egin du, eta komikiaren gidoia Pagnol, Scotto eta Stoffelek egina da. Edizioa berriz Bamboo/Grand Anglerena izango da.

Eguneroko lana itxialdiaren antzera egiten jarraitzen du Iñakik. Aurretik studio batean zuen bulegoan pasatzen zituen eguneko ordu gehienak, eta orain berriz etxean. Baina lan berdina egiten jarraitzen du. Kontua da, animikoki egoera larri honek stressa sentiarazten duenez, egoera psikologikoa lanerako ez dela oso atsegina... Itxialdiak, ordea, badauka bere alde positiboa ere, etxekoekin egoteko denbora gehiago eskaini baitigu.

Komikigintza, krisialdi honen aurretik ere prekario samarra zela jakinik, Iñakiren iritziz gero ere antzera biziraun beharko dutelakoan dago.

Marcel Pagnol idazlearen pelikula baten adaptazioa ari da marrazten Iñaki, eta lan horretako zirriborro batzuk erakutsiko dizkizuegu jarraian.



Marko zein Holgadok, biek ala biek, ordenagailuan bertan marrazten dute, bolígrafo numerikoa edo punteroaren bidez. Baina egia esan, ez dago alderik. Paperean edo pantailan, edozein modutan, eskua baita irudiari forma ematen diona, kasu honetan, Marko zein Holgadoren eskuak dira marrazkilariak. Markok dio, baduela gogoa berriz paper gainean jolasten hasteko, hainbat gauza galdu dituela sentitzen omen du, baina erosotasunak aurrea hartu diola dirudi.

Konfinamendua eta #gerazaitezetxean komikigileen egunerokoa direla dio Markok, lehen eta orain berdin ari baitira lanean, Markorentzat aldatu dena batez ere kalera ezin atera izana da, baimena behar izatea mugitzeko, askatasuna galdu izanaren sentsazioa dauka Markok. Frantzian komikigileen egoera larria zen krisiaren aurretik, eta Markok uste du aurrerantzean are eta larriagoa izango dela, momentu honetan ez baita albumik argitaratzen, marrazkigile batzuk kontratuak galduko dituzte, komiki azokak banan-banan ezeztatzen ari dira e.a. Markok uste du krisialditik egile gutxi aterako direla egoera onean.

Marko egunero dago egungo egoeraren inguruan lanean, marrazten, sare sozialak erabiltzen, oso aktiboki jarraitzen du. Denbora pasak, mandalak, eskainiz bere jarraitzaileei, gag edo txisteak sortuz… irakurleek eta gizarteak oro har denbora pasak eta irri egiteko arrazoiak behar dituzte eta egileentzako ere ongi dator sentimenduak adierazteko bidezidorrak izatea, sare sozialen bidez bada ere…

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.