KMK Liburutegia berriz irekitzea

E-posta Inprimatu

Erabiltzaile agurgarriok,

 

Maiatzaren 25etik aurrera KMK Liburutegiak bere ateak irekiko ditu eta, pixkanaka, itxi zituztenetik etenda geratu ziren zerbitzuei berrekingo die. Osasun-larrialdi egoera honetan, hainbat higiene eta segurtasun-neurri hartu ditugu, liburutegia beti izan den gune segurua izango dela bermatzeko.

 

 

Behin neurri hauek hartuta, hurrengo astelehena, maiatzaren 25etik aurrera gune bat irekiko dugu Liburutegiaren sarrerako hallean eta bertan itzuliko dira dokumentu mailegatuak. Gunea irekita egongo da liburutegiko ohiko ordutegian; astelehenetik ostiralera 8:30etik 20:30era eta larunbatetan 8:30etik 14:00etara.

 

Itzulketa zerbitzuaz gain, ekainaren 1etik aurrera mailegu zerbitzua bi fasetan berrabiaraziko da:

 

Ekainaren 1etik 20ra, aldez aurretik eskatutako maileguak baino ez dira egingo katalogoaren bidez, telefonoz deituta edo presentzialki.

-          Erreserba katalogotik egiteko, bazkideen atalera sartu behar da, eta erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatu. Aukera hau erabiltzera animatzen zaituztegu, eskainiko dizuegun zerbitzua arintzeko aukera ematen baitigu.

-          Telefono bidezko erreserbak 943.11.27.93 zenbakira deituta egingo dira.

-          Liburutegian bertan ere erreserbatu ahal izango dira dokumentuak. Horretarako, sarrerako informazio-mahaia gaituko da. Bertan, liburutegiko langileek erreserba egingo dute, eta erabiltzaileari jakinaraziko diote, jasotzera joan daitekeenean.

 

Edonola ere, dokumentuen erreserba prestatu ondoren, SMS edo dei baten bidez jakinaraziko zaio erabiltzaileari bere eskaera prest duela. Abisua jasotzen duen unetik aurrera, erabiltzaileak 72 ordu izango ditu erreserba jasotzeko.

 

Ekainaren 22tik aurrera, liburutegiaren zati handi batetik zirkulatu ahal izango da, eta, beraz, ohiko maileguari berrekingo zaio.

 

Oraingoz, dokumentuak itzultzeko eta maileguan hartzeko zerbitzuak baino ez dira hasiko, hurrengo ohar batean komunikatuko dugu bestelako zerbitzuak noiz eta nola joango diren gehitzen.

 

Sortzen zaizuen edozein zalantza edo behar duzuen edozein informazio-eskaera argitzeko dei esazue 943.11.27.60 telefonora edo idatzi zuen galdera Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikoan. Gogoratu, halaber, komenigarria litzatekeela poltsaren bat ekartzea, dokumentuak maileguan eroso eraman ahal izateko.

 

Hasi da atzerako kontaketa, zuen zain gaude!

 

Koldo Mitxelena Kulturunea

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.