Komikia eta itxialdia III

E-posta Inprimatu

Aurretik egindako beste argitalpenetan, marrazkilariak zertan ari diren edo itxialdian zehar zer proiektu egin diren zabaltzen joan gara, baino prestatutako ekimenak hainbeste izanda, hariaren jarraipena egitea pentsatu dugu. Gauza bat argi daukagu, komiki eta komikilarien esparrua gure itxialdia ahal den moduan atseginagoa izateko saiakeran ari dela.

Itxialdi honetan, komiki ezberdinak sortu dira, esaterako Diego Núñezek eta Guillermo Saavedra marrazkilariak sortutako “¡Que rollo de pandemia!”. Honetan, Alicia pertsonaia dugu, itxialdirako duen helburu bakarra, zintzilik edo zain dituen bideo-joko guztiekin bukatzea da, baina hau aldatuko da ministro kontseiluaren bideo-dei sekretu bat jasotzen duenean. AfterComic argitaletxeko José Antonio Rubio eta Daniel Zarzuelok ere “¡Renna y Bulor confinados!” komiki interaktiboa sortu dute, egunean zehar irakurleen aukeraketen arabera osatzen doan komikia da honakoa. Pertsonaia bezala Little Renna eta Bulor gazteak ditugu, Coronvir gaiztoaren gaztelutik ihes egiten saiatzen direnak.

ECC Ediciones, David Rubín ilustratzailearekin batera martxan jarritako “Los héroes siempre vuelven” ekimenari esker, liburu-dendetan marrazkilariak egindako Superman pertsonaiaren komiki bat oparituko du, istorio hau online ere aurkitu daiteke. David Rubín-en komikiaz gain, Paco Roca, Mikel Janín eta Jesús Merino-ren ilustrazio batzuk ere banatuko dira komikiarekin batera.
Superheroiekin jarraituz, Zaragozako Udaletxetik martxan jarritako proiektua dugu, 12-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta honen helburua, Carolina Albalá marrazkilariak forma emango dion ‘Z-Héroes: la otra historia de cómo Zaragoza venció el COVID-19” komikia sortzearena da. Marvel Comics-ek, beraien edukien zati bat askatzea erabaki dute, lan hauen artean Mendekatzaileak, Spider-Man, Black Widow, Amerika Kapitaina edo Marvel kapitainak izango ditugu istorio hauen protagonista gisa.

Itxialdiaren egunerokotasunean, poztasun momentu txikiak bizi izan ditugu komikigile askok egindako tira komikoei esker. Eredu bezala adibidez, Mamen Moreu-k bere ohiko pertsonaiak diren Dolores eta Lolo-ren bitartez, bereak koronabirusaren inguruan duen ikuspuntua erakutsi digu. Pablo Portillo-k ere,  Sevillako ohiko familia bat ardatz bezala hartuz bere egoeraren ikuspuntua eskaintzen digu. Lorenzo Cuadevilla-k, egunero “La vida interior” komikiarekin kapitulu bat kontatzen ari da.

Komikia, birusaren aurka egunero lan egiten duten pertsonei eskerrak emateko bide bezala ere erabili da. Honen eredu, Alvaro Marugán Wash-eko zuzendariaren zuzendaritzapean sortu den  “Es tiempo de superhéroes”  ekimena dugu. Honen bidez Madrilgo Prentsa Jauregiko zinemaren aurrealdean, suhiltzaile, osasun-langile, supermerkatuko-langile, garraiolari, garbitzaile…orotariko langileen lana eskertzen duten artista askoren marrazkiak jarri dira, birus honen aurka lehenengo lerroan lan egiten dutenen lana eskertzeko helburuarekin.

Jan marrazkilaria Ponferradako Udaltzaingoarekin elkarlanean ibili da, itxialdian prestatu diren ekimenetan parte hartu duten pertsonentzat banatuko diren kamiseten diseinua prestatuz. Beste aldetik, Pepo Pérez-ek, “El vecino” seriearen, Titan pertsonaiaren ebakigarria deskargatzeko aukera jarri du, ekimen hau naiz eta harrentzat zuzenduta egon seguru heldu bat edo bestek ere aprobetxatuko duela. Berriki jakin dugu, Getariako Udal Liburutegian, laster, Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariak komiki-tailer bat eskainiko du 7-10 urte bitarteko haurrei zuzendua, liburutegiko Facebook-eko orrialdetik  streaming bidez jarraitzeko aukera izango du edonork.

Nazioarteko ekimenen artean, Zerocalcare marrazkilari italiarraren “Rebibbia Quarantine” aurkitu dugu, honetan Telegram mezu plataforma erabiliz, bere auzoa den Rebibbia-ren egunerokoa kontatzen digu ironiaz betetako komiki batean. Frantzian, Penélope Bagieu autoreak, beste artista frantsesei botatako erronka ere aipatu nahi dugu. Timothy Hannem ilustratzaileak, proposatutako eskailera duen logela baten irudia erabiliz, bakoitzak bere irudizko logela sortu behar du. Erronka honen eredu batzuk, twiterren bidez ikus daitezke #coronamaison traola erabiliz.

Marrazkilari batzuri entzun diegu, lehendik ere eri zegoen komikiaren mundua krisi honek are gehiago gaixotuko duela, baina, hala eta guztiz ere, nahiz eta egoera egokiena ez izan, gure itxialdia hobea izatea lortu dute, momentu zailetan, ekintza edo proiektu asko aurrera ateratzeko gai direla erakutsi digute berriro ere. Orain pixkanaka itxialdia altxatzen ari dela eta liburu-dendak berriro ateak zabalik dituztela ikusita, nolabait beraiek eskainitakoa itzultzeko ordua da irakurleontzat.

Rollo pandemia
Me quedo en casa
Comic reader

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.