Ugo Bienvenuren 'Preferencias del sistema'

E-posta Inprimatu

Bienvenu, Ugo
Préférence système. Denoel, 2019.
Preferencias del sistema. Ponent mon, 2020.

Behar bada autoreak zientzia-fantastikoa egin duela uste du. Gu, berriz, liburua genero errealistan sartzekotan gaude. Errealismo gordinean, “magiko” hitzarekin lagundu gabe.
Izan ere, Bienvenuk girotzen duena ez zaigu egin pasa berri dugun itxialdia baino arrotzagoa. Are, tebeoak irakurtzeaz gain, Historia, Ondarea, Artxiboak, Memoria, Liburutegia... lan esparru dugunontzat, xahuketa operazio teknikoa da. Hala izanik ere, galdera asko sortarazten dizkigu gai honek. Zer gorde, zer ez, zergatik.

Gainera, gorde–xahutu aukeraketa neutrala ez dela argudiatzen du narrazio honek. Hau da: teknikotasuna, neutraltasuna, garbitasuna... ez dira neutralak. Eta hala balira ere, hautaketan esku hartze aktiboa izan behar dela ondorioztatzen dugu. Alegia, orainaldian iraganeko aztarnak ezabatzen ditugun heinean, etorkizuna eratzen ari gara. Hori egiteko irizpideak zeinek jartzen ditu? Audientziak? Adituek? Zer da gordetzen ari garena? Eta gordeko duguna?

Hau ez da komikiaren trama bakarra, baina bai gehien aztoratu gaituena.
Asimoven errobotikaren legeak beteko ez direla baieztatzeak Bienvenuk kontatzen duenaren errealismoa, Terminatorretik ekarritako buruz-buru epikoan, esaterako.

Marrazketari gehiago eskatzea dagoen arren, formatua zoragarria da. Haur literaturaren itxurazkoa, Paradisuaren itzulera indartzen duela uste dugu.
Bukatutakoan, azkarregi irakurri dugula konturatu gara. Birritan irakurri beharrekoa da, hitz gutxitan asko esaten duen horietakoa baita.
Guztiz gomendagarria.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.