Ikasketa Gelen eta Erreserba Gelaren berrirekiera

E-posta Inprimatu

Datorren astelehenetik, ekainak 22, Koldo Mitxelena Liburutegiko Ikasketa Gelak eta Erreserba Gela berrirekiko dira ohiko ordutegiarekin (astelehenetik ostiralera 8:30etatik 20:30ak arte eta larunbatetan 8:30etatik 14:00ak arte) eta edukiera mugatuarekin.

Halaber, mailegu eta itzulketa zerbitzuak mantenduko dira, baldintza hauekin:

  • Mailegatu nahi diren dokumentuak aldez aurretik erreserbatu beharko dira katalogoan bertan, telefonoz deituta (943 11 27 93) edo presentzialki.
  • Itzulketak Liburutegiko barnealdeko mailegu mostradorean egingo dira.

Bestalde, liburutegien arteko mailegua eta erreprografia zerbitzua martxan jarriko dira berriz ere.

 

 

Ezin izango da Liburutegian zehar ibili dokumentuak kontsultatzen. Hortaz, ezingo dira apaletako liburuak hartu edota gainetik irakurri. Komunak itxita egongo dira.

Eraikinean sartzeko eta mugitzeko bertako arauak errespetatu beharko dira, baita ezarritako segurtasun neurriak bete ere (ezinbestekoa da maskara erabiltzea, eskuak sarreran egongo den gelarekin garbitu beharko dira eta pertsonen arteko distantzia mantendu beharko da). Bestalde, sarreran dagoen pantaila batek Liburutegiaren betetze maila adieraziko du bi kolore erabiliz: berdea (Liburutegian sartu ahal da) eta gorria (erabiltzaileak itxaron beharko du beste pertsona atera arte).

Sortzen zaizuen edozein zalantza edo behar duzuen edozein informazio-eskaera argitzeko dei esazue 943 11 27 60 telefonora edo idatzi zuen galderak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikora.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.