Eisner eta Bruguera sariak 2020

E-posta Inprimatu

Amerikako Estatu Batuetako komiki sari garrantzitsuenetakoak dira Eisner sariak. 1988. urtetik aurrera hasi ziren ateratzen, Kirby sarien etena zela eta. Sari ugari daude, kategoria desberdinetan banatuta, eta besteak beste gidoilari, marrazkilari, serie berri edota komiki digital onenak saritzen dira. Aste batzuk lehenago, sail bakoitzeko bost izendatuen izenak eman eta gero, txapeldunak uztaila bukaeran ospatzen den San Diegoko nazioarteko Komiki Konbentzioan ezagutarazten dira. Aurtengo egoera bereziari aurre egiteko, edizio honetan streaming bidez jakinarazi dituzte irabazleak.

Aurtengo arrakastatsuenen artean, Mariko Tamaki aipatu beharra dago. Bi sari eskuratu ditu, gidoilari onenarena, eta nerabeentzako lan hoberenarena, “Laura Dean Keeps Breaking Up with Me” lanarengatik. Komiki erromantiko honek marrazkilari hoberenaren saria ere eskuratu du, Rosemary Valero-O’Connell-entzat izan dena. Willow Wilson eta Christian Ward-en zientzia fikziozko “Invisible Kingdom” lanak, serie berri onenaren saria lortu du, eta era berean, Ward-erentzat izan da ere multimedia marrazkilari hoberenaren saria. Beste kategoria batzuetan, bilduma onenaren saria Stan Sakai-ren “Usagi Yojimbo saga”-k eskuratu du eta Emma Rios galiziarra “Pretty Deadly”-rako egindako azalagatik saritua izan da. Nazioarteko materialaren edizio iparramerikar onena, gurean Astiberrik argitaratutako Paco Rocaren “Etxea”-rentzat izan da.

Azkenik, aipatu beharra dago euskaldun bat izendatuta egon dela sariketa honetan. Haurrentzako argitalpen onenen artean Baionako Mayana Itoïz-en “Le loup en slip” proposatuta zegoen baina azkenean Raina Telgemeier-ren “Guts” lanarentzat izan da saria, erabateko artista (gidoilari-marrazkilari) hoberenaren saria eskuratuz gainera.
 
Bestalde, 2019. urtean, Bruguera argitaletxeak bere txapelketa propioa abiatu zuen. Bruguera sarien helburua, argitaletxearen historia balorean jarri eta generazio berriei ikusgarritasuna ematea da. Bigarren edizio honetako txapeldunak Albert Mañosa eta Oriol de la Torre izan dira, “La extremaunción” komikiarengatik, Bruguerak argitaratu eta nazioarte mailan zabaltzeko aukera eskainiko die.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.