'Emakumeon memoria' ekimena

E-posta Inprimatu

Gaurkoan bertako komikilari baten ikerketa lan bat dugu eskuartean. Aiert Zubigarai bizkaitarra II. Errepublika eta Gerra Zibilaren arteko garaietako emakumeen bizipenen inguruko ikerketa lanean murgildu da, emakumeen memoria berpiztea, gogoratzea eta ezagutzera ematea helburua duen ikerketa lana egin du. “Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara” ekimen honen barruan, Zubigarai, gertaera historiko hau bizi zuten emakumeen testigantzak jasotzen aritu da eta hiru komiki egiteko asmoa du, gudu lerroaren inguruan kokatzen ziren herrietako kontaketak biltzen dituzten aleetan hain zuzen ere.
 
Lehenengo ale honen jomuga proiektuaren berri ematea da, eta bertan ekimenaren baitan egindako lana, ikerketa eta sormen prozesua aurkezten dizkigu. Hurrengo hilabeteetan lanaren aurkezpena egiteko asmoa du Aiertek, eta bide batez, testigantza gehiago ere bildu nahian dabiltza EMIA37 ekimenean parte hartzen ari direnekin batera. Komikilaria, laster hasiko da hurrengo atalarekin buru belarri lanean, honen protagonista Elgeta herria izango delarik.

Ahozko testigantzak kontutan hartzeaz gain, beste ikuspuntu desberdinak ere hartu ditu kontuan, hala nola, liburuak, pelikulak, webguneak edo komikiak. Azken hauen artean, gure katalogoan aurkitzeko aukera izango duzue, Unai Iturruagak eta Sanvik egindako “Udaberririk ankerrena”, Paul Prestonen, “La muerte de Guernica”, Sentok egindako “Dr. Uriel”, Antonio Hernández Palacios-en “Eloy” edo Jaime Martin-en “Jamás tendré veinte años”, besteak beste.

Aiert Zubigarai, marrazkilari eta komikilari elorriarra ezaguna dugu gurean. Beste ekimen batzuen artean, esaterako “H28” aldizkari saretirikoan parte hartu zuen, “La gallina vasca” aldizkarirako ere tira komikikoak egin izan ditu eta Rikardo Ajuriak idatzitako “Jatorriak. Elorrio. Orígenes. San Agustin 1053 – Elorrio 1356” libururako ilustrazioak ere egin zituen.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.