Komikia zineman

E-posta Inprimatu

Irailaren erdialdean gaude jada, eta urtero moduan Zinemaldiko giroa arnasten da Donostian. Hiria galaz janzten da, zinema munduko profesionalei harrera egiteko, 9 egunez zazpigarren artearen munduko hiriburu bihurtuz.

Nazioarteko Jaialdia aitzakiatzat hartuta, zazpigarren eta bederatzigarren artearen arteko loturari buruz hausnartu nahi izan dugu; izan ere, askotan komikietan oinarritutako filmak ikusten ditugu, sarri hauen loturaren berri izan gabe.

Komikietan oinarritutako filmei buruz hitz egitean, Superman bezalako superheroi handien bertsioak etortzen zaizkigu gogora, besteak beste, Christopher Reeves, Dean Cain eta Henry Cavill aktoreek antzeztutakoak. Buruan dauzkagu ere, Spiderman, Los Vengadores, Joker edota Batman. Zaldun ilunaren trilogiak, aktoreen inguruko polemikak sufritu arren, publikoak hobekien baloratutako moldaketetako bat izaten jarraitzen du. Modu batean edo bestean, nobela edo komiki baten adaptazioa egiten denean, zaila izaten da publiko guztia asebetetzea.

Frank Millerrek 1991. urtean “Sin City” komikia sortu zuen, Basin City izeneko hiri batean gertatzen ziren istorioak kontatuz. Miller berak eta Robert Rodríguez zuzendariak zinemarako adaptazioa burutu zuten 2005. urtean, bineten antz ikaragarria duen egokitzapen bat lortuz. Noir estiloa erabiliz, tonalitate txuri-beltzez baliatuz, biolentzia-eszenak, gangsterrak edota polizia ustelak komiki bilakatzen dira bertan.

2003. urtean, Angelina Jolie, Morgan Freeman eta James McAvoy aktoreek "Wanted" pelikula filmatu baino bost urte lehenago, Mark Millar gidoilariak eta J. G. Jones marrazkilariak sei ale dauzkan serie hau sortu zuten, Wesley Gibsonen bizitza kontatzeko. Protagonistaren bizitzako helbururik handiena oharkabean igarotzea eta pairatzen dituen gaixotasun berriak ezagutzea da, The Fox izeneko emakume beldurgarri bat agertzen den arte. Dena den, Mark Millarren lan gehiagoren adaptazioak ere ezagutzen ditugu, zinema eta telebistara egokitu direnak: “Kingsman”, “Kick Ass”, “Civil War”, “Jupiter’s Legacy”, “Fantastic Four”…

Alan Mooreren lanak zineman ere egokitu dituzte: "Watchmen", "From Hell", "La liga de los hombres extraordinarios", eta, jakina, David Lloydek ilustratu zituen "V de Vendetta", hamar comic-booketan argitaratu zen istorio distopikoa. Urte batzuk geroago, lan hau James McTeiguek filma zuzendu eta Wachowski anaiek ekoiztu zuten.

Sam Mendesek 2002. urtean "Camino a la perdición" lana zinemara egokitu zuen. Lau urte lehenago, Max Allan Collins eta Richard Piers Raynerren komikia argitaratu zuten, era berean Kazuo Koikeren "Lone Wolf and Cub" mangan oinarritzen dena. Komiki moldaketa onenetako bat dela esan ohi da.


Marjane Satrapik “Persepolis” obra autobiografikoa sortu zuen, zuri-beltzean plazaratua, bere haurtzaroko eta gaztaroko bizipenak jasoz. Frantzian 2007. urtean, Vincent Paronnaudek zuzenduta, animaziozko film bezala aurkeztu zen, sari eta izendapen garrantzitsuak lortuz.

Amaitzeko, James O 'Barr komikigileak sortutako "The crow" istorioa aipatu beharra dago, komikiaren historiaren eleberri grafiko independenterik salduena alegia. Angulemako komiki jaialdian Storyteller saria irabazi zuen eta Alex Proyasek zinemara eraman zuen 1994. urtean. Pertsonaiaren iluntasun eta esentzia maisutasunez mantenduz, kultuzko film bihurtu zen.

Komikia eta zinemaren arteko harreman zerrenda bukaezina da, baina, zein izango litzateke zure ustez inoiz egin den egokitzapenik onena?

Sin city: erreferentziazko obra, komikia eta pelikula

Wanted: komikia eta pelikula

V de Vendetta: komikia eta pelikula

Camino a la perdición: komikia eta pelikula

Lone wolf and cub: komikia

Persepolis: komikia eta pelikula

The crow: komikia eta pelikula
 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.