Javier de Isusi komikigilea AACEk saritua

E-posta Inprimatu
Bilbon jaio eta gaur egun Extremaduran bizi den Javier de Isusi (1972-) marrazkilariaren lana saritu du Espainiako Komikigileen elkarteak (AACE). Aski ezaguna da gurean ere Javier de Isusi. 2014. urtean Komikigunean aurkeztu zuen ‘Baleak ikusi ditut’ (Astiberri, 2014) nobela grafikoa eta orduko aurkezpena eta lanaren iruzkina hemen ikusi ditzakezue. Eleberri grafiko hau berez gazteleraz egina dago, eta ondoren euskaratua, gainera frantsesez zein alemanez ere irakur daiteke.
 
2014. urtetik aurrera buru-belarri aritu da marrazkilaria Oscar Wilden La divina comedia lanaren komikia prestatzen. 2019an eman zuen argitara ‘La divina comedia de Oscar Wilde’ lan sakona. Bertan, Oscar Wilden bizitzaren azken hiru urteetan gerta zitekeenaren berri ematen du Isusik, erreferentziak aitatuz eta Oscar Wilden bizitza birmoldatuz.
 
Javier de Isusik pintzelak nahi duen bezala mugiarazten ditu marrazkiak sortzeko. Oso marrazki intimista burutzen du, sinple bezain adierazgarria eta sakontasun handikoa.
 
AACE elkarteak urtero Bartzelonako komiki azokan ematen ditu bere sariak. 2020 urte berezi honetan sarituak honakoak dira: ibilbide profesional osoari saria, Marika Vila ; urteko lan onenari saria, Javier de Isusi ; eta komikia lagundu duen erakunde, enpresa edo pertsonalitateari saria, Unicómic.
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.