Formakuntza saioa : kolorea komikian

E-posta Inprimatu

 

DATA BERRIA, abenduak 4

2020 urte berezi honetan ere, komikigileentzako formakuntza saioa antolatu dugu. Egoera sanitarioak eskatzen digun moduan eta berme guztiak mantenduz aurten saioa nahi duzuen tokitik ikusteko aukera eskaini nahi dizuegu. Saioa Koldo Mitxelenako aretotik eskainiko dugu baina online eta streaming bidez jarraitu beharko da.

Aurtengo saioa komikigintzan diharduzuenoi zuzenduta dago, kolorea izango du ardatz, eta Iñaki G. Holdago komikigileak gidatuko du. Abenduaren 4an, goizez, izango da saioa, bi zatitan banatua. Lehen zatia teoriakoa izango da eta ondorengoa berriz praktikoagoa.

Saioa jarraitu nahi duzuenok izena eman beharko duzue Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatziz. Egunean bertan adieraziko zaizue saioa hasi aurretik jarraitzeko esteka zuzena zein izango den eta feedbacka ere nola egin beharko den.

Izenburua:     Kolorearen teoria komikian
Azalpena:     Argiaren eta kolorearen teoriatzat hartzen den eremuaren azalpen eta laburpena burutuko da saioan zehar. Bi atal izango ditu saioak, lehenengoan oinarrizko kontzeptuak azaldu eta landuko dira, esaterako sintesi gehigarria eta kengarria, kolorearen armonia motak, kolore eskemak e.a. Kolorearen pertzepzioa argitasunaren araberakoa dela frogatu eta azalduko da saioan zehar. bigarren zatian berriz, landu diren kontzeptuen eta teorien frogak erakutsiko dira batik bat.
Data:         2020ko abenduak 4
Ordutegia:     10:00-13:00 (etenaldia 11:15-11:45)
Formatzailea:     Iñaki G. Holgado
Izen ematea:     Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Aski ezaguna da gurean Iñaki G. Holgado baina ez dator gaizki bere bibliografia errepasatzea. Alor anitzetan lan egin duen marrazkilari donostiarra da, jaiotzez, eta egun Errenterian bizi da. Diseinu grafikoko ikasketak dauzka eginak, eta 25 urtetik gora daramatza marrazkia zein ilustrazioaren munduan lanean. Tarteka publizitaterako zein testu liburuetarako lan egin baldin badu ere, batik bat komiki albumak zein zinema eta animaziorako paisaia eta pertsonaiak egiten eman ditu bere lan ordu gehienak.


Komikia:
Aldizkarietan hainbat parte hartze: IPURBELTZ, XABIROI, SPIROU, HEAVY METAL
Muraille (1 eta 2) / Francis Labotiqueren gidoiarekin. Paquet Editions 2007-2008
Piztia Otzanak / Harkaitz Canoren gidoia. Ikastolen Elkartea, 2008
Zebra Efektua / Harkaitz Canoren gidoia. Ikastolen Elkartea, 2013
Retine (1 eta 2) / Stephane Piatzszeken gidoiarekin. Qadrants Editions 2013-2014
Aio Zitelli / Bertoccini, Marko eta Sayagorekin batera. Albiana eta Aleta, 2014
Museo Bilduma / Harkaitz Canoren gidoia. Ikastolen Elkartea, 2016
Verdun (1, 2 eta 3) / LeNaour, Marko eta Bouetekin batera. Grand Angle 2016,2017 eta 2018
Amets Alokatuak / Harkaitz Canoren gidoia. Ikastolen Elkartea, 2019
Jean Moulin / LeNaour, Marko y Bouetekin batera. Grand Angle 2019

Zinema eta animazioa:
Dibulitoon estudioaren hastapenak. Pertsonaien eta story-boarden garapena, bertako zein nazio-arteko produkzioetarako
Lotura estudioa. Nur eta herensugearen tenplua animaziozko filmaren fondo edo paisaiak; Euskal Herriaren Historia serie eta filmaren story-board eta layoutak.
Black is Beltza anbizio handiko proiektuan 300 dekoraturen sortze zein zuzendaritzaren arduradun.

Ilustrazioa:
Beluna Jazz / Harkaitz Cano. Susa, 2008 (azala)
Ez obeditu Inori / Mikel Peruarena. Susa, 2009 (azala)
Multibidaiariak / Fernando Morillo. Elkar, 2011
Nobio bat nire amarentzat / Castillo Suarez. Elkar, 2011
Kulerozahar / Xabier Mendiguren. Elkar, 2012
Simon ipuinen munduan / Arrate Egaña. Elkar, 2013
Ipotx txiki-txiki bat / Toti Martinez de Lezea. Erein, 2013
Zisnea eta uhartea / Miren Agur Meabe. Elkar, 2013
Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia. Elkar, 2015
Kearen Fiordoak / Iñaki Petxarroman. Elkar, 2015 (azala)
Tximeletak / Miren Agur Meabe. Elkar,  2016
Pio martzianoa / Pello Añorga. Elkar, 2017
Valerium Tremens eta Traganarruak / Etxeberria Anaiak. Elkar, 2020
Valerium Tremens eta Ehiztari Beltzak / Etxeberria Anaiak. Elkar, 2020

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.