Valero-O'Connellen 'No te vayas sin mí' komikia

E-posta Inprimatu
Sarritan ibilbide luzea duten egileak aipatzeko ohitura izaten dugu, haien urteetako esperientzia luzea dela eta, baina oraingoan komikigile gazte baten lanari erreparatuko diogu, Rosemary Valero-O’Connell marrazkilaria eta bere “No te vayas sin mí” komikiari hain zuzen ere. Izan ere, estatubatuar honek, 26 urterekin jada hainbat izendapen eta sari jaso ditu, haien artean, aipatutako komikiaren “Lo que queda” istorioarekin, 2017ko Eisner sarietarako izendatuta izan zena, eta aurtengo artista hoberenaren Ignatz saria lortu duena “no te vayas sin mí” konpilazioari esker.  
 
Gaztelaniaz Astiberrik argitaratu berri duen lan honetan, Valero-O’Connell-en hiru istorio jasotzen dira (No te vayas sin mí, Lo que queda eta Con temor, con ternura), bertan bidaia emozional bat proposatzen da. Fantasiazko generoaz baliatuz, hain erreala den desamodioari buruz hitz egiten digu, kasu honetan bi emakumeren arteko harremanetan oinarrituta.
 
Istorio bakoitza independentea da besteekiko, baina guztiek fantasiazko mundu paraleloak partekatu eta gai beraren ezaugarri desberdinak lantzen dituztenez, irakurleak jarraipen bat topatuko du narrazioan. Horrela, marrazkilariak maitasunari buruz eta bikoteetan sortzen den armoniari buruz hitz egiten digu, baina baita  harreman hori hausten denean, hainbat emozio eta sentsazioen eraldaketa prozesuari buruz ere: maitasuna, idealizazioa, oroitzapenak, bikote ohiaren pertzepzioaren aldaketa…. Gidoia, marrazki zainduekin eta kolore suabeak erabiliz osatzen du Varo-O’Connell-ek, narrazioaren leuntasuna ere atal grafikora eramanez. Kolore arrosak, moreak eta laranjak dira nagusi komikian.
 
Rosemary Valero-O’Connell, “Laura Dean me ha vuelto a dejar” komikiaren marrazkilaria ere izan zelako da ezaguna, Mariko Tamakirekin batera egindako komiki hau ere saritua izan zen. Minnessotan jaioa izan arren, Zaragozan hazi zen, baina berriz ere Estatu Batuetara jo zuen arte eta diseinuko ikasketak burutzera. Espainiar estatuan “Thermozero” fanzinean hasi zen, baina mundu mailan gazteentzako lanetan kolaborazioak eginez bihurtu da ezagunagoa, baita Out of Step Arts (OOSA) marrazkilari taldeko partaide delako ere. 
 
  
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.