'¡Viva la anarquía!' komikia

E-posta Inprimatu

¡Viva la anarquía! / Bruno Loth
Ponent Mon, 2020

Viva l'anarchie! / Bruno Loth
La boîte à bulles, 2020

Bruno Loth egilea eta bere komikiek beti dute loturaren bat XX. Mendearen lehen hamarkadako mugimenduekin, gerra zibilekin eta hauen eraginekin. Egilea frantsesa bada ere, inguruko hainbat guda hartu izan ditu aitzakitzat askatasuna, aberria eta antzerako gai potoloak jorratzeko. Normalean gertakari historikoetan oinarritutako kontakizunak marrazten ditu, komikiak historiko, dramatiko, biografiko zein beliko edo umoretsu bihurtzeraino.

Aurrez argitaratutakoen artean, aski ezagunak dira Guernica, Ermo edo Dolores. Guernican esaterako guda jasandako pertsonen ibilbideak Picassoren Gernikarekin alderatzen ditu. Doloresen berriz, alzehimerra duen emakume bat, ezustean gazteleraz hizketan hasi eta kontatzen dituenak berreginez, emakumeak gerra zibilean bizitakoak azaleratzen ditu.

Azal deigarria duen bere azken lana, oraintxe esku artean daukaguna, ¡Viva la anarquía! Izenburu eta azal ikusgarria daukana, oso handia da. Handia, lantzen duen gaiarengatik. Handia, gaia nola eta nondik hartuta islatzen duen ikuspuntuari dagokionez. Eta handia aldi berean, ukraniar bat eta katalan bat direlako protagonista nagusi.

Protagonistak Nestor Majnó, ukraniarra, bertako nekazarien unibertsoa gogorarazten duena, eta Buenaventura Durruti hiritartasuna eta fabriken kea ardatz dituen ideien erakusle katalana dira. Komikiaren haria bi protagonisten arteko elkarrizketa bat da, bata prekapitalista eta bestea antikapitalista. Eta bertatik erdiesten da zer den anarkia, anarkismoa beti ere 1927. urtean kokatuta. Hitzaurrean Carlos Taibók aipatzen duen gisan "El meollo de ideas y prácticas anarquistas es hoy, pese a las apariencias, el mismo que el de 1927" eta hauxe da modu argi eta bikainean islatzen duena komikiak, gainera gaiaren inguruko kuriositatea ere pizten du aldi berean.

Anarkismoaren inguruan eta gerra zibila ardatz hartuta denetariko lanak dauzkagu gai honetan sakondu ahal iateko. V de Vendettatik hasi, Tardi bezalako egileetaraino, Talboten La virgen roja, edo euskaraz ere irakur daitezke. Frantsesek eta Oroimenaren harra elkartekoek egindako zerrenda hauetan dauzkazue ale batzuk.


Buenaventura Durruti pertsonaia nagusietako baten inguruan ere, badauzkagu liburutegian beste hainbat dokumentu, artikuluak eta biografiak esaterako. Komikiari dagokionez berriz, Pepe Buenaventura Durruti gomendatzen dizuegu.

 


 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.