Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko.Claude Lanzmann, “Shoah” judutar sarraskiari buruzko filmaren zuzendariak ia hogeitahamar urte geroago Theresienstadteko kontzentrazio-esparruko judu Kontseiluko Benjamin Murmelstein azken lehendakariarekin egindako elkarrizketei buruzko “El último de los injustos” saila berreskuratu du. Filmak esparru eredugarri gisa aurkeztu nahi zen kontzentrazio-esparruko benetako bizitza kontatzen du. Arnold Schwartzmanen “Genocidio” Hitlerren biktimak izan ziren milioika gizon, emakume eta haurren istori hunkigarria da. Frédéric Rossifek zuzendutako “De Nuremberg a Nuremberg” zehaztasunez eta erraz erakusten du 1933-1945 aldia, Adolf Hitlerrek Alemanian boterea lortu zuenetik Núrembergeko epaiak egin ziren arte Bigarren Munduko gerra amaitu ostean. Rüdiger Suchslanden “Hitler's Hollywood” dokumentalak Alemaniako nazi erregimenean egin ziren ehuneko filmak ikertzen eta aztertzen ditu. 1933 eta 1945 urteen artean Alemaian 1000 pelikula baino gehiago egin zirela kalkulatzen da. Horietako gutxi batzuk naziak ziren guztiz, baina bestalde ikusleak kontrolatu eta erregimenak beharrezkotzat jotzen zituen baloreak bultzatu nahi zituzten.
Otsaileko bideo nobedadeak
-
Iván Zulueta
Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.
-
Txiki Zabalo
Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.
-
Pío Baroja
Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.
-
Antiqva
Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.
-
XIX. mendeko albuma
Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.
-
Alfonso Sastre - Eva Forest
Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.
-
Gabriel Celaya
XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.
-
Gipuzkoa 1936
Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.
-
Manex Erdozaintzi
Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.