'Mono de trapo' komikia

E-posta Inprimatu

Sock Monkey Treasury. Fantagraphics Books, 2019
Mono de trapo: antología. Barrett, 2020

Eta halaxe da komikiaren pertsonaia, trapuzko panpina bat, tximino bat hain zuzen ere. Beno hobe esanda bi pertsonaia dira protagonista, Tio Gabby trapuzko tximinoa eta Don Cuervo pelutxezko belea. Bien abenturen bilduma da honakoa, modu oso inuzentean hasten diren abenturak, umeentzako dirudien marrazkiekin, oso landuak baina modu atseginean emanak, baina iruditeri goxo honetatik abiatu eta gai konplexuak tratatzeraino. Helduentzako komikia da hau, baina ume izateari utzi nahi ez dioten helduentzako. Bizitza eta heriotzari buruz hitz egiten du, gaia umore beltzetik bikain helduz.

Komikigilea Tony Millionaire goitezenez aurkezten zaigu, honela baita ezaguna. Bostonen jaioa 1956an, Maakies komiki tiraren marrazkilari sonatua. Eisner eta Harvey sari ezagunetan saritua, eguna lo eta gaua marrazten, amesten eta artelan hauek sortzen pasatzen duen komikilaria da.

Millonaire gai da irakurlea bere haurtzarora eraman eta ondoren pertsonaren existentzia bera zalantzan jartzeko, modu gordinean, umore beltzez. Intentzio goxoarekin istorio bat hasi eta ezusteko heriotzak edo bere buruaz beste egiteko arrazoiak ematera iristen da. Magia, jostailuak edo haurtzaroko toki enblematikoetan kokatuta hitz egiten digu bizitza eta heriotzaren dikotomiaz, gure ekintzen halabeharrezko ondorioez.

Komiki hau Sevillako Barrett argitaletxeak burutu duen lan oso txukuna da. Argitaletxe honek bataz beste, urtean bi lan argitaratzen ditu, oso landutako edizioak burutzen ditu, material ona erabiliz, aukeraketa oso berezitua eginez eta mimo handiz. Antologia deitu diote Mono de trapo komikiaren bilduma honi eta portadan Kim Thompsoni aipamena egiten zaio. Kim Thompson (1956-2013) komiki editore, itzultzaile eta Fantagraphics Books argitaletxeko koeditorea izan zen, ezagun bihurtua komiki alternatiboa eta underground estilokoa zabaltzen egin duen lanarengatik.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.