‘Little Nemo’ pertsonaiaren ibilerak ehun urtetan zehar

E-posta Inprimatu

 

Little Nemo
Frank Pé ; Winsor McCay-ren arabera
Nuevo Nueve, 2021

Nemo txikia pertsonaia Winsor McCay estatubatuarrak sortu zuen 1905 urtean. New York Herald egunkariko igandetako alean argitaratzen ziren haren abenturak ‘Little Nemo in Slumberland’ izenburupean. Fantasiaz beteriko komiki bakoitzak Nemo haurraren amets bat kontatzen zuen, eta, azken binetan esnatzen bazen ere, igandetik iganderako ametsek nolabaiteko jarraipen narratiboa ere izan ohi zuten.

Urteetan zehar Little Nemoren hainbat egokitzapen egin dira. XX. mende hasieran pertsonaia estatubatuarra ekonomikoki errentagarri bihurtzerainoko intentzioarekin Nemo protagonistatzat zuten joko, postal, liburu eta haurrentzako arropak ere sortu ziren. Ordutik, bideo-jokoak, Broadway-ko antzerki obra bat, baita McCay berak zuzenduriko film labur bat ere azaldu ziren.

Azken egokitzapenetako bat da honakoa, Frank Pé belgikarrak egin duen komikia hain zuzen ere. Autoreak hainbat komiki orri sortu ditu Nemo txikiaren abenturei kutsu pertsonala emanez, originalarekiko errespetu handiz. Hala, McCay-k irudikatutako  mundu bereziek badute beren lekua liburuan, baita sinbologia eta surrealismoak ere. Belgikarrak, ordea, jorratzen diren gaiak eguneratu egin nahi izan ditu, eta, autoreari omenaldi bat egin nahian, Winsor txikia pertsonaia sortu du; autorearen amets eta beldurrak islatzen dituzten istorioen protagonista zuzena bilakatuz. Animali, pertsonaia berezi, amets eta fantasiaz beteriko orri hauei originalarekiko maitasun eta miresmena darie etengabe; autoreak idatziriko sarreratik, azken istorioan ametsei egindako omenaldiraino.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.