Green Arrow edo Gizon Berde pertsonaia

E-posta Inprimatu

1941ean ‘More Fun Comics’ aldizkariaren 73. alean agertu zen lehen aldiz pertsonaia hau. DC Comics unibertsokoa da Green Arrow eta gainera Justice Leaguen protagonistetatko bat ere bada. Hasiera batean Mort Weisingerrek sortu zuen bere ideia eta George Papp-ek marraztua izan zen, sarri gogorarazi digu Robin Hood  bere itxurak. Green Arrow Star City hirian bizi da, eta bertan oso ezaguna da, diruduna eta Queen fabriken jabea ere bada. Normalki bere dohainak diren geziak erabiltzen ditu gaizkile zein gaiztakeriei aurre egiteko. 60. hamarkadan pertsonaia honen munduan aldaketa batzuk eragin zituzten komikigileek, bere herentzia dirudunak galdu egingo ditu eta langileriaren ikur bilakatuko dute Green Arrow. Itxura ere aldatuko diote, pertsona gaizto edo zakarraren antza emango diote bizarra ere ezarriz, janzkera aldatuz eta asmo politiko zein ezkertiarragoak erantsiz bere komikietan.


Oso pertsonaia gizatiarra da, humanoa. Bruce Wayne (Batman) baino are humanoagoa. Erabiltzen dituen abilezien artean, arte martzialak nola menperatzen dituen azpimarratu behar da. Eta halakoxea izan ohi da bere arazo gehienei aurre egiteko bere modua ere, bai aita gisa, bai bikotekidearekin edo baita mentore gisa ere. O’Neal eta Adams komikigileen garaian Estatu Batuak gordinenean biziarazi zuten Green Arrow, superheroien artean bere istorioak gailurrera eramanez. Hala ere, ez zuten Green Arrowren barne sua itzaltzea lortu eta are gehiago, ondoren Metzler komikigilearen garaian ere, Green Arrow gehiago hauspotua izan zen.



Ezin dugu aipatu gabe utzi Arrowverse kontzeptua bera ere eta nola ari den etengabe zabaltzen bai pertsonaia eta baita bere inguruan sortu den unibertsoa. Hau hala izan zedin, eragin berezi izan du pertsonaiak komikitik pantailetara emandako saltoak. 2000-2010 urteen artean ikusi zen batik bat Green Arrow edonolako pantailetan. Hasieran DCren serieetan, gero pertsonaia berari buruzko pelikuletan eta beste hainbat esparrutan ere bai, esaterako bideo-jolasetan.


 


Irudien jatorria Green Arrow-en dosierra

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.