Alfonso Sastreren liburutegia

E-posta Inprimatu

Irailaren 17an hil zen, 95 urte zituela, Alfonso Sastre antzerkigilea. KMK Liburutegiarentzat galera handia izan da, Alfonsok harreman estua izan baitzuen zentro honekin. Hain izan zen estua harremana, egileak eta Eva Forest bere bizitzako kideak urteetan zehar osatu zuten bilduma bibliografikoa Liburutegiko funtsen parte bilakatu baitzen.

Alfonso Sastre eta Eva Forest-en liburutegia, 15.000 dokumentu inguruz osatua, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 2000. urtean, eta gaur egun KMK Liburutegiaren katalogoaren bidez dago eskuragarri.

Funtsaren edukiak – monografiak, aldizkako argitalpenak, ikus-entzunezko dokumentuak, kartelak, argazkiak, lan grafikoa eta lan-paperak – Sastreren literatur lehentasunak eta beste gai batzuekiko interesa islatzen ditu: filosofia, estetika, historia, zinema, artea, politika, soziologia. Bilduman ondo irudikatuta daude antzerkigilearen lana (1986tik aurrerako jatorrizko eskuizkribuak, jatorrizko bertsioko edizioak eta itzulpenak, argitaratu gabeko materiala, lan-paperak, etab.) eta egileari buruzko azterlanak (liburuak, kazetaritza-artikuluak, doktorego-tesiak).

Gainera, Eva Foresten lanak nabarmentzen dira, eta bereziki interesgarriak dira Kubako iraultzaren lehen uneetan egileak in situ jasotako testigantzen grabazioak.

KMK Liburutegiko Sastre-Forest funtsak, berez, Alfonso Sastre eta Eva Foresten maila humanoa eta intelektuala aipatzen ditu. Biek XX. mendearen erdialdetik gaur arteko bizitza kultural eta politikoaren lekuko gisa egindako ibilbidea islatzen du funtsak, eta garaiko Espainiako antzerki-panoramaren ezagutzan sakontzeko aukera ematen du, ikuspuntu literario, eszenografiko eta soziopolitikotik.

Ez dugu ohar hau amaitu nahi Alfontso eta Eva bere familiaren etxean, Ollarenean, gogoratu gabe, orain arte bertan egon baita bilduma. Funtsak katalogatzera joaten ginenontzat, lanerako ingurune zoragarria zen, etxea bera, sabairaino liburuz betea, Evak mimoz zaintzen zituen landarez inguratua, bere zirrikituarekin eta oilar itxurako haize-orratzarekin. Baina, batez ere, leku lasaia eta argitsua zen, ikasteko giroagatik eta Alfontsok eta Evak beti eman ziguten abegi onagatik eta harrera beroagatik. Bere liburuak eta oroitzapenak bere horretan diraute.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.