Jardunaldia “Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak”

E-posta Inprimatu

Urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak, bederatzigarren urtez jarraian jardunaldi bat antolatu dute. Aurtengoa immigrazioari eta liburutegiei buruz izango da, "Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak" lelopean.

 

 

Ekimena urriaren 22an, ostiralean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian izango da. Goizeko saioan erreferentziazko profesionalek biztanleria migratzailearen inguruan dituzten esperientzia eta proiektuez hitz egingo digute. Arratsaldean, gure ingurua hobe ezagutzeko unea izango da. Horretarako, herri ezberdinetako lau liburuzain izango ditugu solasean. Haiekin partekatuko ditugu gure erabiltzaile migratzaileei lotutako kezkak, ilusioak eta erronkak. Bi jardueretan parte-hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

 

Urriak 22, ostirala. Egitaraua

Goizeko saioa

Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Streaming:KMK zuzenean

 

8:45 – 9:15      Harrera

9:15 – 9:30      Ongi etorria

9:30 – 10:05    MAITE FOUASSIER ZAMALLOA, Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria
                        Fenómeno migratorio en Euskadi (es)

10:05 – 10:40    EMMA ARMENGOD MARTÍNEZ, Trinitat Vella-J. Barbero Liburutegiko zuzendaria
                          De la plaza a la Biblioteca: el trabajo de proximidad en la Biblioteca Trinitat Vella-J. Barbero de Barcelona (es)

10:40 – 11:15    Atsedena

11:15 – 11:50    MANUEL SOLA BERNABÉ, Purchenako Liburutegi Publikoko liburuzaina (Almeria)
                          Bibliotecas que actúan: el proyecto Biblioteca de Acogida con niños y jóvenes migrantes sin referentes familiares (es)

11:50 – 12:25    BECKA WOLFE - AZIM SALIMY, ECHO Mobile Libraryko koordinatzaileak
                          Un-bordering Greece: ECHO Multilingual library (en)

12:25 – 13:30    MAHAI-INGURUA
                          Parte-hartzaileak: Maite Fouassier, Emma Armengod, Manuel Sola
                          Moderatzailea: Susana Araiz, Koldo Mitxelena Liburutegiko Arduraduna

 

Arratsaldeko saioa

Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Streaming:KMK zuzenean

 

16:00 – 18:00    MAHAI-INGURUA
                          Bertako zerbitzuak eredu (eu)
                          Parte-hartzaileak: Asun Agiriano (Arrasateko Liburutegia), Estibaliz Albizu (Durangoko Liburutegia), Iñigo Medina (Lekeitioko Liburutegia) eta Junkal Torres (Donostiako CEPAko Liburutegia)
                          Moderatzailea: Amaia Cuende, Koldo Mitxelena Liburutegiko liburuzaina

 

Jardunaldi profesional horrez gain, Liburutegien Egunaren harira antolatutako beste bi jardueratan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hilaren 21ean, osteguna, Migratzaileak, bidean eta gure aldameneanhitzaldia izango duzue. San Jeronimo kalean dagoen Liburutegi Nagusiko Jarduera Aretoan izango da. Eneko Aizpurua eta Ainara Gorostizu idazleak Bidasoan gora eta Aldamenekoa liburuen inguruan arituko dira solasean. Beñat Sarasolak moderatuko du solasaldia. Izen-emateak hemen. Bestalde, urriaren 23an zinearen txanda izango da. Tabakaleran Susana Nobre zuzendari portugaldarraren No Táxi do Jack filma izango da ikusgai. Informazio gehiago eta sarrerak hemen eskuratu ahal izango dituzue.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.