'Papyrus' komikia

E-posta Inprimatu

Papyrus
De Gieter, Lucien
Dolmen, 2020-2021

Lucien De Gieter komikigilea da, 1932an Belgikan sortua. Spirou aldizkarirako istorio laburrak eginez 1661. urtean hasi zen komikigintzan buru-belarri. ‘Pony’, bere lehen komikiak, cowboy gazte baten abenturak kontatzen zituen, baina komikigile gisa ospea eman zion komikia arrantzale japoniar eta lamia bati buruzko ‘Tooot et Puit’ umorezko abenturen istorioa izan zen.  ‘Papyrus’ komikiaren lehen marrazkiak Spirou aldizkarian hasi ziren argitaratzen, baina aurki lortu zuen bere album propioak argitaratzeko jarraitzaile kopurua, eta halaxe lortu zuen Egiptora ere bidaiatzea, bertako aztarna arkeologikoak ezagutzea eta historia ikertzea bere abenturak eta Egiptoko mitologian are gehiago sakontzeko. Antzinako Egiptoko mito eta istorioak oinarritzat zituzten komikiak sortzen jarraitu zuen De Gieterrek urteetan zehar Papyrus serieari esker.

Dolmen argitaletxearen Fuera borda bildumak komiki hauetako batzuk itzuli eta argitaratu ditu. Papyrus berez komiki hauen protagonistaren izena da, arrantzalea ogibidez eta abentura guztien ardatz, bere lagun Théti-Chéri, faraoi baten alaba alboan daukala agertzen da normalean komikietan.

Frantzian, 1978 eta 2015 artean, Papyrusen 33 album argitaratu ziren. Dolmenen bilduma berri honetan orain arte 3 liburuki argitaratu dira, eta bakoitzean argitaratze dataren arabera antolatutako 3 album jaso dituzte. Bidaiatu antzinako Egiptora mito eta abentura artean Papyrusi esker!

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.